2023ko martxoaren 6a

Soto de Lezkairuko ikastetxe berriak irailean irekiko dituela ateak, alemana ikasteko programarekin eta D ereduko lerro batekin

Ikastetxeak 5.798 metro karratu ditu eraikita, eta beste 10.812 metro karratu kanpoan, jolas- eta aisialdi-zerbitzuekin

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak gaur baieztatu duenez, Soto de Lezkairuko ikastetxe publiko berriak 2023ko irailaren 1ean irekiko ditu ateak eta G ereduaren eskaintza hartuko du, gaur egun Paderborn-Víctor Pradera ikastetxe publikoan ematen den Alemanezko Ikaskuntzako Programarekin. Gainera, euskarazko irakaskuntzako D ereduko lerro bat txertatzuko du, 3 urteko haur-hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarekin hasiko dena. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).