Descárgate la app
Diru-sarreren maila, sexua eta jaioterria erabakigarriak, Nafarroako biztanleen osasun fisiko eta mentalean
2023ko azaroaren 21a
Diru-sarreren maila, sexua eta jaioterria erabakigarriak, Nafarroako biztanleen osasun fisiko eta mentalean
Consejeros Taberna y Domínguez presentan el estudio Determinantes sociales de la salud en Navarra
Diru-sarreren maila, sexua eta jaioterria erabakigarriak dira Nafarroako biztanleen osasun fisiko eta mentalean. Horrela ondorioztatzen da Nafarroako Gobernuko Analisi eta Prospekzio Bulegoak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin elkarlanean egindako bigarren txostenean, zeinak berresten duen osasun arloko desberdintasun sozioekonomikoei buruzko nazioko eta nazioarteko literatura akademikoa.
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilari Felix Tabernak eta Osasun kontseilari Fernando Dominguezek gaur aurkeztu dute Europan aitzindaria den “Osasunaren determinatzaile sozialak Nafarroan” azterketa. Aurkezpen honetara bertaratu da halaber Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari Txerra Garcia de Eulate.
Txostenak aztergai ditu osasun adierazleen bost multzo nagusi: gehiegizko pisua eta gizentasuna; II motako diabetes mellitus; osasun mentala (depresioa, antsietatea, nahaste mendetasun-sortzailea eta buruko nahaste larria); osasun baliabideen erabilera (Lehen Arreta, Ospitaleko Arreta, Larrialdiak eta Ospitalizazioa); eta COVID-19a (txertaketa, infekzioa eta ospitalizazioa). Horretarako zenbait gizarte baldintzatzaile definitu dira, nabarmentzekoak izanik adina, sexua, jaiotza herrialdea eta diru-sarreren maila.
“Azterketa honen helburua, Nafarroako 15 eta 64 urteen arteko adinetako nafartarren osasun eta gaixotasun proportzioen banaketa ezagutzea da, horretarako bere aldagai sozioekonomikoak kontuan izanik botere publikoak bideratzeko modua Nafarroako osasunaren eta babes sozialaren arloko politika publikoen diseinu, garapen, ebaluaketa eta egokitzapenean erabakiak hartzerakoan”, adierazi du Taberna lehendakariordeak.
“Diru-sarreren maila, sexua eta jaioterria erabakigarriak dira herritar nafartarren osasun fisiko eta mentalean. Berretsi egin da errenta maila txikiagoko herritarren osasun egoera okerragoa dela. Adibidez, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak jaso ohi dituzten pertsonengan gizentasuna edo buruko nahastearen diagnosirako aukera gehiago daudela egiaztatu da. Horrez gain, adierazle batzuetan genero desberdintasunak atzematen dira. Esaterako, emakumeen kasuan, depresioa eta antsietatea jasateko aukera gehiago daude. Baina egia da gizonezkoak adikzio nahasteren batekin diagnostikatuak izateko arriskuak handiagoak direla”, adierazi du Felix Tabernak.
Bestalde, Osasun kontseilari Fernando Dominguezek esan du “modu orokor eta integral batean, Osasunak, bere diseinuko fasetik, dimentsio soziala zeharkako moduan ezartzen duela estrategia, plan, programa, prozedura eta protokolo orotan, horretarako emaitzen inplementazioa eta ebaluaketa barne hartuz. Era honetan, jakin badakigu zeintzuk diren osasun-gaixotasun prozesuetan nabarmenki eragina duten gizarte faktoreak eta kontuan hartzen dira arreta eta planifikazio prozesu osoan”.
Agerikoa da errenta mailak osasunean duen inpaktua
Aztertutako adierazleen harira, behin eta berriro egiaztatu da urteko 18.000€-tik gorako diru-sarrerak dituztenen osasun egoera hobea izaten dela, kopuru horren azpitik dauden diru-sarrerak jasotzen dituztenen aldean. Esparru honetarako bestelako ikerketa nazional eta internazionalen eskutik eginiko aurkikuntza esanguratsu batez ari gara.
Gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren harira, gizentasun mailak nabarmenagoak dira errenta maila txikiagoak aurkezten dituzten herritarren sektoreetan. Emaitzak kontuan hartuta, ondoriozta genezake urteko 18.000€-tik beherako errenta maila duen herritar multzoan aurkitzea zuzenean gizentasuna jasateko joeran gizarte baldintzatzailea dela. Ondorioz, urteko 18.000€-tik gorako diru-sarrerak jasotzen dituzten pertsonen % 7,4ak gizentasuna ageri badu, portzentaje hori % 11,3koa izango da diru-sarreren maila baxua dutenen artean.
Diabetesa hizpide badugu, urteko 18.000€-tik gorako diru-sarrerak dituzten pertsonek II motako diabetes mellitus badute, portzentaje hau % 4,2ra igotzen da diru-sarreren maila txikiagoa duten haientzat. Osasun Mentalaren esparruan, diru-sarrera gutxiago dituztenen % 2,3ak adikzio-nahaste motaren bat izaten dute eta % 1,8ak berriz, nahaste mental larria. Eta portzentaje horiek % 0,3ra eta % 0,5era murriztuko dira, hurrenez hurren, urteko 18.000€-tik gorako diru-sarrerak jasotzen dituen populazioaren multzoan.
Herritarrek erabiltzen dituzten osasun baliabideei helduz (Lehen Arretan eginiko bisitak, Ospitaleko Arreta, Osasun Mentaleko Sarea, Ospitaletako Larrialdiak nahiz Larrialdiko Ospitaleratzea), atzeman da nabarmenki ohikoagoak direla urteko 18.000€-tik beherako errentak jasotzen zituzten subjektuen kasuan, kopuru hori gainditzen duten diru-sarrerak izaten dituztenekin alderatuta. Ondorioz, biztanleriaren osotasunarekiko dagokion bere nagusitasunaren arabera, urteko 18.000€-tik gorako diru-sarrerak dituzten pertsonen % 14a Ospitaleko Larrialdietara joan zen; bestalde, portzentaje hori % 27,3ra igotzen da diru-sarreren maila baxuak dituzten kasuan. Nabarmena da, bere alde kualitatiboagatik, Osasun Mentaleko Sarea nahiz Larrialdiko Ospitaleratzea sarriagotan erabili ohi direla urteko 18.000€-tik beherako diru-sarreren mailetan.
Genero ezberdintasunak zenbait osasun adierazletan
Genero desberdintasunen arloan, alde esanguratsuak atzeman dira osasun mentalaren esparruan. Depresioa eta antsietatea jasateko aukera askoz ere gehiago atzeman dira emakumezkoen kasuan. Egia da, bestalde, gizonezkoek sarriagotan jasotzen dituztela adikzio-nahasteekin lotutako diagnostikoak.
Azterketak ondorioztatzen du, horrez gain, emakumezkoak arduratsuagoak izaten direla osasuna zaintzerakoan, orokorrean. Diabetesa duten emakumeen kasuan, gaixotasunaren kontrol desegokirako aukera % 5,6aren azpitik dago gizonezkoekin alderatuta. Horrela, neurria atzemateko aukera handiagoa da eta, bestalde, haien kontrola hobea da: gehiago jotzen dute baliabidetara eta arduratsuagoak dira auto-zaintza egiterakoan. Horrez gainera, pandemia garaian COVID-19aren eragin nabarmenago bat atzeman zen emakumezkoengan, gizonezkoekin alderatuta. Eta horretarako arrazoiak izango lirateke emakumezkoek zaintzan bete ohi duten zeregina eta osasun esparruko langileen ageriko feminizazio maila, izan ere, kolektibo hau kutsatzeko arrisku berezian suertatu zen.
Osasun zirkuituen erabilera ezberdina
Ikerketan nabarmentzekoak dira biztanleria etorkinari dagozkion emaitzak. Kolektibo hau osasun zerbitzuen erabilera handiago batengatik bereizten denaren planteamendua baztertuz, bistakoa da horien erabilera urriagoa dela Lehen Arretan eta Ospitalekoan. Zerbitzuen erabileraren patroi hori, beraz, kolektibo honek larrialdiko zerbitzuetara jotzeko duen joera handiagoarekin osatzen da.
Aldi berean, agerian jarri da etorkinen populazioa oso heterogeneoa dela, izan ere, bere portaera nabarmenki aldatzen da bere jatorriaren arabera. Asiako biztanleriak aldiz joera dibergente nabarmen bat erakusten duen kolektibo gisa ageri da, biztanleria etorkinaren gehiengo batekin alderatuta, eta zenbait osasun adierazletan emaitzak are hobeak izanik Espainian jaiotako biztanleriarekin alderatuta. Ostera, populazio afrikarrerako datuek oro har, eta magrebtarrenek zehazki, egoera hau leheneratzea eta pertsona afrikarrak bahetzeko eta segimendurako ohiko ildora itzultzea ahalbidetzen duten programa eta politika zehatzak diseinatzeko beharra adierazten dute. Zerbitzuen erabilerarekiko alde hauek lotura izan dezakete osasun sistemarekiko joera ezarekin, mediku-gaixoaren arteko komunikazio arazoekin edo arriskuaren pertzepzioa eta osasun arretaren bilaketa bezalako arloetan erakutsitako portaera ezberdinekin.
Jarduketa-lerroak Osasun Departamentutik
Dominguez kontseilariaren esanetan “Osasun Departamentutik ardura dugu, informazio honen deskribapena jaso ostean, ezberdintasun hauek ahalik eta gehien murrizteko bidea ematen duten ekintzak burutzeko, herritarren osasunerako irisgarritasuna eta mantentze-lanak barne hartzen dituen esparruan”. Ildo horretatik eman ditu jakitera jarduketa-lerro ezberdinak, jadanik duela hainbat urtetik Osasunean lantzen direnak, barne mailan zein departamentu artekoan.
Barne planen hala nola protokoloen artean berriz, kontseilariak Lehen Arretako taldeek Kronikotasunaren Estrategiari edo ospitaleko altaren Planifikazio Programari dagozkion balorazioen baitan era proaktiboan eginiko gizarte balorazioaren ezarpena nabarmendu du; programa honen baitan identifikatzen dira paziente zaurgarrienen balizko beharrak eta horien arreta lehenesten da ospitaleko alta jaso ondoren susperraldi egoki bat izate aldera. Bestalde, talde tekniko ezberdinekin lantzen dira ikuspegi soziosanitarioa duten prozesu asistentzial integratu ezberdinak, zeinen artean dagoen, esaterako, txostenaren baitan dagoen baldintzatzailetako bat izateagatik, Nahaste Mental Larria eta bere seme-alaben hazkuntzan zailtasunak dituzten pertsonen prozesua.
Osasun esparruko beste oinarrizko lan-ildo bat informazio soziosanitarioaren sistemekin lotutakoa da. “Esfortzu handi bat egin da eta egiten ari da gizarte erregistroko sistemak bateratzeko osasun arloaren baitan eta Nafarroan, une honetan, sistema aitzindariarekin kontatzen dugu erregistroen homogeneotasunerako maila nazionalean”, adierazi du Dominguez kontseilariak.
Halaber urrutiko itzulpengintza izan du hizpide, ezinbesteko baliabidea izanik pertsonen erabakiak hartzeko autonomiaren eskubideak bermatze aldera, harreman terapeutikoa hobetuz eta informazioaren segurtasuna hala nola hari dagokion konfidentzialtasuna bermatuz. Beste zenbait departamenturekin partekatutako jarduketa-ildoen harira, aipagarriak dira Eskubide Sozialekin eginiko ekintzak, esaterako Zoe Etxeko Susperraldirako Programa, intentsitate urriko osasun premiak dituzten helduengana zuzendua (nagusiki ospitaleko alta baten ostean); edota Arreta Integratu Sozial eta Sanitarioaren Programa (PAISS), osasunaren oinarrizko eremuetan finkatua Tafallako barrutian eta Lizarrako hala nola
Tuterako Eremuetan, baterako arreta planak egiteko behar soziosanitario konplexuak dauden kasuetan.
Horrez gainera, halaber partaidetza aktiboa egiten da Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiko Urteko Plan Operatiboetan, zeinen artean garatzen diren ekintza ezberdinak, esaterako osasun asistentzia orokortzeko protokoloaren berrikuspena, pertsona guztiek berdintasun baldintzetan osasun arreta publikora jo ahal izateko, hurbiltzeko eskubidea izan dezaten bermatzeko; osasun arloko profesionalen prestakuntza, osasun esparrukoak zein honetatik kanpokoak direnen haienak, kulturarteko eta legegintza auziak landu ahal izateko atzerritartasun arloan; edo elaboratzen joan izaten diren materialen egokitzapena (liburuxkak, dokumentuak, protokoloak, baimenak, etab.) kulturari dagozkion hizkuntza eta giltzak kontuan hartuta, jatorri atzerritarreko pertsona guziek informazioa gainerako herritarrek bezalaxe jaso ahal izan dezaten.