2025ko urriaren 9a

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak diseinatzeko lehiaketaren beste edizio bat deitu du

Ostiral honetan irekiko da eskaerak aurkezteko epea, eta ikastetxeek, aisialdiko eta denbora libreko entitateek eta Nafarroan egoitza duten gazte elkarteek parte hartzen ahalko dute
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren mendeko erakundeak, 2025-2026 ikaste eta zerbitzu solidarioko proiektuak diseinatzeko Nafarroako lehiaketaren edizio berri baterako eskaerak aurkezteko epea irekiko du ostiral honetan. Eskaerak azaroaren 10era arte eginen dira, eta deialdi honetan parte hartzen ahalko dute ikastetxeek, gazteekin lan egiten duten aisialdiko erakundeek eta Nafarroan egoitza duten gazte elkarteek.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).