2023ko otsailaren 3a

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, B meningokokoaren txertoaren eraginkortasuna probatzeko egindako ikerketa handienaren buru

Erkidego guztiek, Osasun Ministerioak eta Carlos III Institutuak parte hartu duten lana, munduko aldizkari zientifiko ospetsuenetako batean argitaratu da

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) koordinatu du B meningokokoko lau osagairen txertoaren eraginkortasunari buruz orain arte egindako azterketarik handiena. Espainiako autonomia erkidego eta hiri guztietako epidemiologia eta txertaketa zerbitzuek, Osasun Ministerioak eta Carlos III Institutuak parte hartu dute lan horretan, eta New England Journal of Medicine aldizkariak argitaratu du, munduko aldizkari zientifiko nagusietako batek.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).