Descárgate la app
Guatemalako Osasun Institutu Barneratzaileak eskuratu du 2023ko Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria
2023ko urriaren 3a
Guatemalako Osasun Institutu Barneratzaileak eskuratu du 2023ko Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria
Guatemalako Osasun Institutu Barneratzaileak 2023ko Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko 20. Saria irabazi du. Sari hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak ematen du, Laboral Kutxarekin lankidetzan. 25.000 euroko saria da, eta, horri esker, erakundeak garatutako jarduera sustatzeko aukera izango du.
Medicus Mundi erakundeak aurkeztutako Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailea izan da epaimahaiko kideek hautatu duten hautagaitza "osasun baldintzen hobekuntzara justizia sozialarekin eginiko bere ekarpenagatik, proposamen teoriko, metodologiko eta operatiboen garapena tarteko, oinarri izanik diziplinaz gaindiko ikuspegia, ezagutzaren eraikuntza kolektiboa, osasun arloko prestakuntza kritikoa nahiz ezagutzaren aplikazio praktikoa".
Epaimahaia bildu ondorengo prentsaurrekoan partaide izan dira Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztu; epaimahaiko lehendakari Miguel Indurain; eta Nafarroako Laboral Kutxako arduradun Javier Cortajarena.
Maeztuk, bestalde, "epaimahaiak Osasun Institutu Barneratzaileak 15 urteko ibilbidean 3 Garapen Jasangarriaren Helburuak, zer da Osasuna eta Ongizatea, eta 6.ean, Ur garbia eta Saneamendua, lortzeko orduan eginiko ahalegina nabarmendu du, eta horrez gain, Guatemala bezalako herrialde batean gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitze aldera ekarpenak egiteko bere konpromisoa, herritarren hein handi batentzat esklusioa, diskriminazioa eta ekitate eza gailentzen diren bizi-baldintza batzuen artean".
Kontseilariak halaber nabarmendu nahi izan du "Osasunaren Eredu Barneratzailearen pareko proposamenen bitartez sarituak ikerketa, prestakuntza eta berrikuntzarako duen trebetasuna, izan ere, osasuna eskubide unibertsal gisa ulertzen du, genero ikuspegiak, kulturarteko egokitasuna eta ingurumenarekiko armonia hala nola Nafarroarekiko eta Osasunbidearekiko bere lotura aintzat hartuz, lankidetza deszentralizatuaren hala nola teknika, agintari sanitarioen, profesional sanitarioen eta boluntarioen bultzadari esker".
Finalistak
Erakunde garailearekin batera, epaimahaiak finalistatzat jo ditu Manos Unidas, Angela Vicenta Gutierrez Bada (Pajaro Azul Fundazioa), Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartea, Emilio Espin Amprimo, Amerika Latindarreko Pertsona Itsuekiko Elkartasunerako ONCE Fundazioa (FOAL), Ana Ferrer Perry, AMREF Salud Africa, Itwillbe eta Alberto Mendoza Mayor Hezkuntza Erakundea.
Sariaren 20 edizio
Nafarroa Elkartasunerako Nazioarteko Saria Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak baterako lanean sortu zuten 2001ean, baina sariaren banaketa hurrengo urtean egin zen. 2010ean, Sari hau ‘Vianako Printzea’ Nazioarteko Sariekin atxiki zen, Elkartasunaren Vianako Printzea Saria izendapenarekin. 2012an, hasiera bateko formatua berreskuratu zuen, bai izendapenean eta bai entrega Ekitaldiaren planteamenduan.
Nafarroako Elkartasun Sariaren helburua da, Nazio Batuen agendak hemendik 2030era arte finkatu dituen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortze aldera eginiko pertsonen, GKE edota erakundeen jarduera edo ibilbidea nabarmentzea.
2001eko bere lehenengo ediziotik, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak aitortza hori egin die askotariko profiletako hainbat kontinentetako erakunde hala nola pertsona ospetsuri. Hala, aintzatetsiak izan dira: Muhamad Yunus Bakearen Lehen Nobel Saria; Kalkutako Karitatearen Ahizpa Misiolariak; Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita; Uganda Network of Aids Service Organisations (UNASO); Fedearen eta Zorionaren Nazioarteko Federazioa; San Juan de Dios Ordena Abegitsua; Wassu Gambia Kafo eta Mama Samathe; Aguarikoko Bikariato Apostolikoa-Ekuatoreko Misio Kaputxinoa; eta Isabel Martin- Creative Handicraft.
Halaber sarituak izan ziren Manuel E. Patarroyo Murillo irakaslea; ‘Mama Tunza’ bezala ospetsua den Dimina Khasiala kenyarra; Argentinan Giza Eskubideen alde lanean dabilen Martha Pelloni Ahizpa; Juan Ciudad Fundazioa eta bertako langileetako bat den Paciencia Melgar Ahizpa, Ebola bezalako gaixotasun ahaztua duten pertsonekin hala nola lau kontinentetan ezarrita eta 73 herrialdetan presente dagoen mundu mailako mugimendu soziala den Vía Campesina erakundean eginiko bere lanagatik; horrez gain, FAO bezalako Nazioarteko Foro eta Erakundetan solaskide ospetsua izanagatik aitortua. 2018an, lau aktibista afrikar saritu ziren: Malawiko Theresa Kachindamoto; Senegalgo Hulo Guillabert; Ugandako Victoria Nyanjura eta Maliko Oumou Sall-Seck, Afrikako giza eskubideen alde eginiko bere jardueragatik, horien guztien jarduera aitortzen duen baterako hautagaitza batean.
2019an, Nazioarteko Emaus Mugimenduaren ibilbidea aitortu zen, bertako Patrick Atohoun lehendakaria bere ordezkaria izanik, eraldaketa sozialerako eta ingurumen justiziarako bere jardueragatik; eta azkeneko edizioan, 2021ean, El Caracol elkartea aldarrikatu zen garaile, Mexiko Hiriako etxerik gabeko pertsonen behar sanitario eta psikosozialen arretarako bere jarduera etengabeagatik.
Joan den 2022an, Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteari eman zioten saria, gerrari eta goseari ihes eginez Europarako bidean datozen pertsona migratzaile eta errefuxiatuen asistentziara dedikatutako bere jarduera humanitarioagatik.