Descárgate la app
NKJFIek zaldiketa egokitua bultzatzen du "Zaldia eta diferentziak " jardueraren bidez
2025ko abenduaren 19a
NKJFIek zaldiketa egokitua bultzatzen du "Zaldia eta diferentziak " jardueraren bidez
Ekimenak 65 pertsona bildu ditu eta Doma Klasiko Egokituaren tailerrak gehitu ditu
Esnaola kontseilaria tailerretako batera egindako bisitan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) "Zaldia eta diferentziak: irisgarritasuna, kirola eta natura" jarduera bultzatu du. Zaldiketa egokituaren proposamena da, abuztua, iraila eta urria bitartean garatu dena, desgaitasuna duten pertsonek ingurune inklusibo, seguru eta egokitu batean kirola egin dezaten sustatzeko. Ekimena, NKJFIek finantzatua, desgaitasuna duten pertsonen kirolerako eta jarduera fisikorako irisgarritasunerako ekintzen ildoan kokatzen da, inklusioarekin eta aukera-berdintasunarekin lotuta.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).