2022ko urriaren 24a

NOUk hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetan Iktusaren eta Hartutako Kalte Zerebralaren Munduko Eguna ospatzeko

Iktusari buruzko jardunaldia eta “Zaindu gehien axola zaizuna” dibulgazio-karpa dira nagusi programazioan, eta horren helburua da bi patologia horien eraginaren aurrean biztanleria sentsibilizatzea eta prebenitzea
Deskargatu irudia Irudi galeria

Iktusaren Munduko Eguna (urriak 29) eta Hartutako Kalte Zerebralaren (HKZ) Eguna (urriak 26) direla-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, publikoarentzat oro har eta osasun-arloko profesionalentzat. Helburua da biztanleria sentsibilizatzea patologia horien eraginen eta ondorioen inguruan, pazientea ahalduntzea bere osasuna ezagutzeko eta arrisku-faktoreak eta prebentzio-neurriak ezagutzera ematea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).