2022ko urriaren 26a

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak bere instalaziotako eraginkortasun energetikoa hobetuko du gaixoen eta profesionalen erosotasuna optimizatzeko

Gobernuak zentro honetako energia horniduraren eta NOU-A-ko pabiloi guztietarako klimatizazio zerbitzua hedatzeko lanen lizitazioa adostu du
Baterako sorkuntzako instalazioa, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean 
instalatua.
Baterako sorkuntzako instalazioa, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean instalatua.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Gobernuak, gaurko bere bilkuran, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan (NOU) instalatutako sistema energetikoa kudeatu eta ustiatzeko lizitazioa baimendu du. Kontratuak barne hartzen du zentroa energia elektrikoaz, berogailuaz, ur bero sanitarioaz eta hozte-sistemaz hornitzea, eta horrez gain, hainbat eraikinetako ingurumen baldintzak hobetze aldera, bere instalaziotan obrak egitea aurreikusten du. Modu honetan, ospitaleratze pabiloietako eta Vianako Printzea Kontsultategiaren eraikineko aireztapen eta tenperatura optimoak lortu ahal izateko. Lan hauek zentroaren kontsumoak nahiz eraginkortasun energetikoa optimizatzeko egingo dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).