2025ko irailaren 29a

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren “Ingurumen konpromisoaren zigilua” jaso du

Aitorpen horrek iraunkortasun eta zirkulartasun helburuak betetzen direla bermatzen die erakundeei, eta datorren azaroan jasoko du
Tuterako Reina Sofia Hospitalea.
Tuterako Reina Sofia Hospitalea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak beste aitorpen bat lortu du ingurumen inpaktua murrizteko egindako lanagatik. Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak “Ingurumen Konpromisoaren Zigilua” eman dio, erakundeek iraunkortasun eta zirkulartasun helburuak betetzen dituztela aitortzen duen saria. Fundazioak modu berezian baloratu du erietxearen inplikazioa, eta nabarmendu du haren ildo estrategikoen, helburuen, neurrien eta adierazleen ahalegina “kalitate handiko ariketaren” ondorio dela.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).