Descárgate la app
Gobernuak eta NUPek ia 400 milioi euroko finantzaketa-hitzarmena sinatu dute, unibertsitatearen egonkortasuna eta garapena 2028ra arte bermatzeko
2025ko apirilaren 30a
Gobernuak eta NUPek ia 400 milioi euroko finantzaketa-hitzarmena sinatu dute, unibertsitatearen egonkortasuna eta garapena 2028ra arte bermatzeko
La Presidenta Chivite asiste a la firma del convenio entre el Gobierno y la Universidad Pública de Navarra
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2025-2028 denboraldirako finantzaketa-hitzarmena sinatu dute. Akordio historikoa izan da zentro akademikoarentzat, inoiz jaso duen ekarpen ekonomiko handiena jasoko baitu orain arte adostutako denbora-esparru luzeenerako. Era horretan, nahikotasun ekonomikoa eta egonkortasuna sendotuko dira erakundeak bere irakaskuntza- eta ikerketa-funtzioa planifikatzeko.
María Chivite Navascués Nafarroako lehendakaria buru izan da Juan Luis Garcia Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Ramon Gonzalo NUPeko errektoreak asteazken honetan sinatu duten hitzarmena sinatzeko ekitaldian.
“Nafarroako Gobernuarentzat –adierazi du Maria Chivitek- hezkuntza publikoa eta kalitatezkoa gure nortasunaren ezaugarrietako bat da, eraldaketa soziala eta aurrerapen nabarmenagoa ahalbidetzen duena”.
Chivitek datorren laurtekorako finantzaketa bermeaz hitz egin du, “gure zergekin egindako ahalegin nabarmena, NUPi aldi baterako esparru egonkorra ematen diona, finantzaketaren pixkanakako igoerarekin; aurtengo 91,6 milioietatik, 2028ko 108 milioietara, eta horrek aukera emango dio erakundeari aurreikuspen eta planifikazio estrategikoekin lan egiteko, ikerketak eta ezagutzaren transferentziak gizartean duen eragina handitu dezaten”.
Bere datu gakoetan, hitzarmenak magnitude hauek jasotzen ditu: 399.517.744 euroko zenbateko osoa, urte bakoitzeko % 4,8 igoera linealarekin, hau da, inbertsioa 17 milioi eurotan handitzea, alegia % 16,3ko igoera indarraldiko lau urteetan.
Zehazki, urtekako finantzaketa honako hau da:
Laburbilduz, hitzarmenak lau helburu nagusi ditu: NUPi behar dituen finantza-baliabideak bermatzea, irakaskuntzaren eta I+G+Baren bidez sektore publiko eta pribatuen berrikuntza eskaerei erantzuteko; epe ertainerako finantzaketa-esparru egonkorra ematea; baliabide propioak sustatzea finantzaketa-iturri gisa; eta unibertsitateak gizartean presentzia handiagoa izan dezan bultzatzea.
Alde batetik, iraunkortasun, aniztasun, berdintasun, bizikidetza eta balio demokratikoen helburuen araberako finantzazioa aurreikusten da. Ebaluazio-adierazle batzuk ezartzen dira, helburu horiei lotuta eskaintzen diren irakasgaien arabera, bai eta balio horiek zabaltzeko eta sustatzeko hitzaldiak eta ekintzak ere.
Bigarren berritasuna kudeaketarekin berarekin lotuta dago: kontabilitate analitikoko sistema irisgarri baten ezarpena, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren eskakizun bat (2023koa), nahiz eta NUPek dagoeneko badaramatzan hainbat ekitaldi inplementatzeko lanean.
Hitzarmenak aurreko akordioen lau jardun-arloei eusten die: egiturazkoa, jarduera (ikerketa, transferentzia, nazioartekotzea, euskarazko irakaskuntza eta etengabeko prestakuntza); helburuak lortzea funtsezko esparruetan; eta azpiegituretako inbertsioak.
Egitura-arloak izan du aurrekontu-hazkundetik handiena. Langileen gastuak, funtzionamendu arrunta eta instalazioen eta ekipoen konponketa eta mantentze-lanak finantzatzeko da.
Finantzazio gehiago NUPentzat hitzarmenetik kanpo
Gainera, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak jakinarazi du NUPen beste inbertsio batzuk ere finantzatuko dituela Gobernuak. Horren adibide dira Osasun Zientzien eraikinak (Iruñeko Osasun Campusa) eta Tuterako Campuseko eraikin berria.
Aurrekoari María Goyri programa finantzatzeko kontsignatutakoa gehitu behar zaio, erakunde akademikorako 76 profesional kontratatzea baitakar. Hiruko akordio horren bidez, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa 46 plaza finantzatzen hasi da, urtean 1,8 milioiko inbertsoarekin. Bitartean, Nafarroako Gobernuak beste 30 milioi finantzatzen ditu, eta 1,2 milioi euro bideratzen ditu horretarako datorren urtetik aurrera.
Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik eta diruzaintzak gerakinetik datorren finantzaketaz gain, NUPek diru-sarreren iturri ditu parte hartzen duen laguntza deialdietan lortutako tasak, matrikulak eta diru-sarrerak, Gobernuko departamentuekin eta beste administrazio batzuekin egindako beste kontratu eta hitzarmen batzuekin batera.