Descárgate la app
Gobernuak argazki ofiziala berritu du
2025ko otsailaren 5a
Gobernuak argazki ofiziala berritu du
Nafarroako Gobernuak bere argazki ofiziala berritu du asteazken honetan, Juan Luis Garcia Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren osaeran egindako azken aldaketaren ostean.
Chivite Lehendakaria, Gobernuko 13 kontseilariekin batera, komunikabideen aurrean izan da asteazkenetako ohiko Gobernu bilkuraren aurretik. Nafarroako Artxibo zaharraren eraikinaren ondoko eskaileretan argazki ofiziala atera ondoren, hedabide grafikoek Gobernuaren ohiko bilkuraren hasierako irudiak hartu dituzte.
Nafarroako Gobernua 2023ko abuztuan eratu ondoren, joan den urtarrilaren 28an bigarren aldaketa egin zen Gobernuaren osaeran, Juan Luis García Martín Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari karguaz jabetu baitzen, Patricia Fanloren ordez, zeinak arrazoi profesionalengatik kargua utzi baitzuen