2025ko uztailaren 1a

Foru Gobernua eta NUKF elkarlanean ari dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako udalerrien sarea egituratzeko

Arlo horretako lankidetza-hitzarmena berritu dute, 40.000 euro guztira, eta 5.000 biztanletik beherako udalerriei laguntza teknikoa ematea sustatuko du
De izquierda a derecha, Edurne Jauregi, Xabier Alcuaz, Patricia Abad, Berta 
Enrique e Itziar Imaz, en la firma del convenio entre el INAI y la FNMC. 
FOTO: PÍA ALVERO
De izquierda a derecha, Edurne Jauregi, Xabier Alcuaz, Patricia Abad, Berta Enrique e Itziar Imaz, en la firma del convenio entre el INAI y la FNMC. FOTO: PÍA ALVERO  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2025ean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Toki Entitateen Sarea sortzeko konpromisoa hartzeko. Helburua da toki-erakundeentzako lan-esparru hori bultzatzea, baliabideak optimizatzeko, helburu komunak lortzeko eta irizpide partekatuak erabiltzeko, toki-eremuan berdintasun-politika publikoak bultzatzeko. Horretarako, NABIren beraren eta Tokiko Berdintasun Teknikarien Sarearen aholkularitza izango dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).