Descárgate la app
Foru Gobernuak 9,7 milioi euro jarri ditu Tafallan eta Zangozan adimen-urritasuna duten pertsonen arretarako 23 plaza mantentzeko 2034ra arte
2024ko azaroaren 20a
Foru Gobernuak 9,7 milioi euro jarri ditu Tafallan eta Zangozan adimen-urritasuna duten pertsonen arretarako 23 plaza mantentzeko 2034ra arte
ANFASekin hitzarmen sozial bat baimendu du, datozen hamar urteetan zerbitzu hori emateko bi herrietako pisu funtzionaletan
Sala de estar de uno de los pisos funcionales con los que cuenta el Gobierno de Navarra.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako ANFASekin kontzertu bat egitea erabaki du, Tafallan eta Zangozan dauden bi pisu funtzionaletan adimen-urritasuna duten 23 pertsonari arreta espezializatua emateko zerbitzua kudeatzeko. Horrez gain, baimena eman du urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko zerbitzu hori kudeatze aldera; hots, 9.720.617,50 eurokoa, hurrengo hamarkadan kontzertua luzatzeko edo eguneratzeko aukerak barne.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).