Descárgate la app
Foru Gobernuak Nafarroako Kontseilura helarazteko hiru foru dekretuen proiektuak aintzatestea onartu du
2022ko abuztuaren 31a
Foru Gobernuak Nafarroako Kontseilura helarazteko hiru foru dekretuen proiektuak aintzatestea onartu du
Foru Gobernuak, gaurko bere bilkuran, hiru akordio onetsi ditu zeinen arabera Nafarroako Kontseilura helarazteko foru dekretu irmoen proiektuak aintzatesten diren. Zehazki, horien gaiak dira Fundazioen Erregistroa arautzea, Elikadura Jardueren Osasun Erregistroa eratzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikaskuntza ofizialak arautzea.
Fundazioen Erregistroa
Nafarroako Fundazioen Erregistroa arautzen duen foru dekretuaren helburua sinplifikazioa eta modernizazioa hobetzeko segurtasun juridikoa eta araudiaren estaldura bermatzean datza.
Araudi proiektu honek, Nafarroako Fundazioen ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legea garatzeko burutu denak, helburuen artean ditu Fundazioen Erregistroko prozedurak arautzea, bere egitura, antolamendua eta funtzionamendua finkatzea. Bestalde, Nafarroako Fundazioen Protekturatuarekin, Nafarroako Gobernuaren zerga arloko eskumeneko departamentuarekin, notariotzekin eta Notariotzako Kontseilu Nagusiarekin, estatuaren eskumeneko Fundazioen erregistroarekin eta fundazio autonomikoen erregistroekin dituen harremanak arautzen ditu.
Gainera, foru dekretuaren proiektu honek, alferrikako karga administratiboak saiheste aldera, prozedura argiagoak eta sinpleagoak, gehienbat telematikoak, ezartzea; oraindaino erregistroan eginiko aurrerapen guztiak modu egituratu eta sistematiko batean eranstea; eta erregistroaren konfigurazioa zerbitzu publiko gardena, arina eta teknologia mailan aurreratua izatea ditu helburu.
Elikadura Jardueren Osasun Erregistroa
Nafarroako Elikadura Jardueren Osasun Erregistroaren (RSAAN) sorrerak, zein Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza-gerentziari atxikita dagoen, pertsona kontsumitzaileen osasun publikoa eta interesak babestea du helburu, establezimenduen eta bere enpresa titularren kontrol ofiziala ahalbidetuz.
Erregistro honetan derrigorrez inskribatu behar dira Nafarroan finkatutako elikadura saltokiak eta bere enpresa titularrak, horien jarduera, esklusiboki, izanik elikagaiak manipulatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu edo zerbitzatzea amaiera kontsumitzaileei edo kolektibitateei, etxerako banaketarekin edo gabe, in situ saldu edo entregatzeko. Bestalde, ezaugarri berdineko beste saltoki batzuk hornitzen dituzten haiek ere inskribatu beharko dira, betiere, bere kasuan, lehenengoek eginikoarekiko ekonomia edo ekoizpen terminotan jarduera marjinal bat izaten denean.
NUPeko ikaskuntza ofizialen erregulazioa
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikaskuntza ofizialen erregulazioak barne hartzen ditu akreditazio eta iraungitzearen ezarpen, aldaketa, berritze prozedurak.
Dekretu berriak barne hartzen ditu irailaren 28ko 922/2021 Errege Dekretuaren onarpenarekin erantsitako nobedadeak, ikasketa planak egiaztatzeko prozedura abian jarri aurretiko premia eta bideragarritasun akademiko eta sozialaren gaineko derrigorrezko txostenari dagokionez, hala nola plan horien aldaketa prozedurari eta tituluen akreditazioa berritzeari dagokienez.
Horrela, dekretu honek antolamendu akademikorako eta exekuziorako derrigorrezko prozedura alderdiak soilik arautzen ditu, horrela NUPeko Gradua, Master eta Doktoretza mailetako unibertsitateko ikaskuntzen ezarpen, aldaketa, iraungitze eta berritze espedienteen izapideak sistematizatu eta antolatu aldera ekarpena eginez.