Descárgate la app
Foru Gobernuak 1,6 milioirekin laguntzen du udal-poligonoak eta lokalak sustatzea jarduera ekonomikoak garatzeko
2024ko abenduaren 11a
Foru Gobernuak 1,6 milioirekin laguntzen du udal-poligonoak eta lokalak sustatzea jarduera ekonomikoak garatzeko
Laguntza horien helburua da deslokalizazioa saihestea, biztanleriaren sustraitzea sustatzea eta lurralde osoaren garapen orekatua bultzatzea
Irunberriko industriagunearen eremua.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du udal poligonoak eta lokalak sustatzeko laguntzen deialdi berri bat 2025ean abiarazteko beharrezkoa den urte anitzeko gasturako konpromisoa hartzeko. Dirulaguntza horien helburua, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustatuta, tokiko eremuan jarduera ekonomikoen garapena sustatzea da, eta, horrela, lurralde osoaren garapen orekatua lortzen laguntzea, bai eta Foru Komunitateko udalerri guztietan biztanleria errotzea ere.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).