Descárgate la app
Foru Gobernuak nekazaritza-erakundeekin adostu du Nafarroak jarrera bateratua izatea hurrengo NPBaren aurrean
2025ko ekainaren 17a
Foru Gobernuak nekazaritza-erakundeekin adostu du Nafarroak jarrera bateratua izatea hurrengo NPBaren aurrean
Aierdi kontseilariak zortzi puntu dituen dokumentu bat sinatu du UAGN, EHNE, UCAN eta ALINARrekin, EBren aurrekontu handinahia eta lehen sektoreak bizi duen testuinguru kritikoarekin bat datorrena eta eskualdeentzako paper handiagoa defendatzen duena
Ezker eskuin.: Fermín Gorraiz (EHNE), Félix Bariáin (UAGN), José Marí Aierdi (kontseilaria), Esther Burgui (UCAN) eta Cayo Martínez (Alinar).
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak eta nekazarien elkarteek akordio bat sinatu eta aurkeztu dute gaur, administrazioaren eta sektorearen artean Foru Komunitatean jarrera bateratu bat finkatzeko, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) hurrengo berrikuspenari buruz udatik aurrera EBn irekiko den eztabaidaren aurrean, eta Madrilgo eta Bruselako instantzien aurrean hura helarazteko eta defendatzeko helburuarekin.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).