2024ko abenduaren 23a

Nafarroako Gobernuak eta NUPek itxi egin dute zentroa finantzatzeko hitzarmenerako akordioa, eta 400 milioi inguru bideratuko dira 2028ra arte

Chivite Lehendakariak Unibertsitate Publikoarekiko konpromisoa eta akordio honek dakarren egonkortasuna azpimarratu ditu
La Presidenta Chivite y el rector Gonzalo valoran el acuerdo para la financiación de la UPNA Irudi galeria

El Gobierno de Navarra y la Universidad Pública de Navarra han cerrado el acuerdo para el convenio de financiación del centro entre los años 2025-2028. El acuerdo supone cerca de 400 millones de euros hasta 2028

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak itxi egin dute zentroa 2025-2028 urteen artean finantzatzeko hitzarmenerako akordioa. Akordio horrek 400 milioi euro inguru suposatzen du 2028ra arte.

Bi aldeen arteko hilabeteetako lanaren emaitza den Konpromiso hori gaur berretsi dute bilera batean Nafarroako Lehendakariak eta NUPeko errektore Ramón Gonzalok, eta hitzarmena sinatzean gauzatuko da.

Maria Chivite Lehendakariak nabarmendu duenez, "gobernuak NUPekin, hezkuntza publikoarekin, duen konpromisoa berrestea suposatzen duen akordioa da, eta zentroari egonkortasuna ematen dio datozen urteetan bere jarduerarako". Chivitek gaineratu duenez, "baterako lana elkarrizketa eraikitzailearen premisatik eta akordio bat lortzeko helburu komunetik eraiki da, Gobernuak eta Unibertsitateak uste dugulako zentro hau gure talentuaren ekosistemaren eta Nafarroaren garapenerako funtsezko eragilearen muin bat dela".

Bestalde, Ramon Gonzalo NUPeko errektoreak eskertu egin du Nafarroako Gobernuak akordioa lortzeko egin duen ahalegina, eta adierazi du bi erakundeek bere posturak hurbildu behar izan dutela Nafarroako gizarte osoarentzat ona den hitzarmena lortzeko.