2024ko uztailaren 16a

Nafarroako Gobernuak eta Noaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak protokolo bat sinatu dute, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean tokian tokiko jarduera koordinatzeko

Dagoeneko 22 toki-erakundek sinatu dute indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak modu integralean artatzea helburu duen akordio hau
Inplikatutako erakundeetako ordezkariak Noainen sinatutako emakumeen 
aurkako indarkeriaren aurkako protokoloarekin.
Inplikatutako erakundeetako ordezkariak Noainen sinatutako emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako protokoloarekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak tokiko protokolo bat sinatu dute emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriaren aurreko jarduera koordinatzeko, Mankomunitatearen eremuan arlo horretan egiten den jarduera guztia koordinatzeko. Azken helburua indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak eta haien seme-alabak modu integralean artatzea da, esku-hartze koordinatua, espezializatua, integrala eta kalitatezkoa bermatuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).