Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza Ganberak hitzarmena sinatu dute nazioartekotze-ekintzak garatzeko
2022ko abuztuaren 26a
Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza Ganberak hitzarmena sinatu dute nazioartekotze-ekintzak garatzeko
Nafarroako Merkataritza Ganberak 100.000 euroko diru-laguntza jasoko du Foru Gobernuaren eskutik, Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko bost jarduera egiteko. Akordioa gaur goizean sinatu dute Izaskun Goñik, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, eta Javier Taberna Jimenezek, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialeko presidenteak.
Nazioartekotzearen esparruan, Nafarroako Merkataritza Ganberak kanpoko merkataritza harremanak sustatzen ditu, ganbera-diplomaziako jarduerak eta zereginak direla medio, horrela Nafarroak Gobernuak garatu ohi duen zeregina osatuz.
Jarduera finantzatuak, 2021-2022 Nafarroako Nazioarteko Planaren esparruan urte honetan zehar burutuko direnak, honakoak dira:
- Nazioarteko merkatuen zaintzarako diren adimen lehiakorraren panelen elaborazioa (49.997 euro) zeinetan joerak datozen, oinarri bezala hartuz energia berriztagarriak, automozioa eta nekazaritzako elikadura sektoreak, Nafarroako Nazioartekotze Planaren esparruko herrialde lehenetsietarako (Estatu Batuak, Mexiko, India, Txina, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia). Horrez gainera, kanpoan finkatutako enpresa nafarrei buruzko informazioa bistaratzea ahalbidetzeko panel berezi bat elaboratuko da.
- Interes Ekonomiko Europarrerako mugaz haraindiko BIHARTEAN Elkartearekin esku hartzea; Nafarroako Ganberak Foru Komunitateko elkarte honen esparruan garatzen diren jarduketak koordinatuko ditu, Nafarroarako erreminta honen erabilera egokiena egiteko (16.467 euro).
- Kanpoan finkatutako enpresa nafartarren datu-basea (5.768 euro).
- Nazioarteko merkataritza alorreko kontsulten arreta (19.847 euro).
- Nazioarteko merkataritza diplomaziarako errefortzu jarduerak (7.921 euro). Hauek barne hartzen dituzte enbaxadoreekin eginiko jarduerak, hitzarmen berrien sinadura eta jadanik izenpetutako hitzarmenen aprobetxamendua.
Hitzarmenak, enpresen nazioartekotzea lortzeko Nafarroako Gobernuaren eta Merkataritza Ganberaren apustua berresten da, entitate bien artean kanpoko merkataritza sustatzeko eginiko beste jarduera batzuekin bat eginez. Zentzu horretan, aurtengo lehenengo hiruhilekoan, entitate biek 60.000 euroko beste hitzarmen bat sinatu zuten Merkataritza Ganberak jarduera ezberdinak burutu zitzan. Hain zuzen, hitzarmen horretan Nafarroan Nazioartekoak bihurtu diren Enpresen Komunitatea dinamizatzeko helburua, mentoretza programa bat, nazioartekotzean berrikuntza sustatzeko proiektu bat (Innoxport Programa) eta enpresa nafarren merkatu lehenetsi bezala Estatu Batuetan jarduerak garatu ahal izateko jarduketa-plan baten elaborazioa azaltzen dira.