Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak hurrengo urteetarako transferentzien ibilbide-orria ezarri dute
2025ko otsailaren 13a
Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak hurrengo urteetarako transferentzien ibilbide-orria ezarri dute
Taberna lehendakariordeak iragarri duenez, Foru Komunitateak bere gain hartuko du aurten AP-68 autobidearen titulartasuna eskualdatzea eta 2026-2027 ikasturtean ikasteko beka eta laguntzen eskumena kudeatzea
La Presidenta María Chivite y el vicepresidente Félix Taberna en la sesión plenaria de esta mañana.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak datozen urteetarako transferentzien ibilbide-orria ezarri dute. Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak gaur Parlamentuan azpimarratu duenez, "egiteke dauden transferentzietan aurrera egitea garrantzi handiko gaia da Nafarroarentzat, gure akordio programatikoan jasota dagoena". Halaber, eskerrak eman dizkio Gobernu zentralari Nafarroak Foru Komunitatearen eskumen historikoetan funtzioak eta zerbitzuak berreskura ditzan erakutsi duen prestasunagatik eta sintoniagatik.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).