Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak AP-68 autobidea Foru Komunitateari eskualdatzea erabaki dute
2025ko abenduaren 2a
Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak AP-68 autobidea Foru Komunitateari eskualdatzea erabaki dute
Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak Foru Komunitateko lurraldetik igarotzen diren AP-68 Bilbo-Zaragoza autobidearen zatien titulartasuna eskualdatzea adostu dute, bai eta autobidearekin lotutako eginkizun eta zerbitzuena ere.
Felix Taberna lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak adierazi duenez, "akordio berri honek agerian uzten du Nafarroako Gobernuak konpromiso sendoa duela gure autogobernua indartzeko bidean aurrera egiteko, Hobekuntzan ezarritako eskumenak erabat garatuta". Felix Tabernak nabarmendu duenez, "Nafarroako eta Espainiako gobernu zentralak beste behin erakutsi dugu Nafarroako eskumen historikoetan funtzioak eta zerbitzuak berreskuratzeko dugun sintonia eta akordiorako gaitasuna".
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).