2025ko urtarrilaren 29a

Nafarroako Gobernuak eta Tafallako Udalak protokolo bat sinatu dute emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean toki mailako jarduera koordinatzeko

Dagoeneko 23 toki-erakundek dituzte indarrean koordinazio-protokoloak indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alabei arreta integrala emateko
Irudiaren erdian, Patricia Abad NABIko zuzendari kudeatzailea eta Xabier 
Alcuaz Tafallako alkatea, ekitaldian parte hartu duten beste pertsona 
batzuekin
Irudiaren erdian, Patricia Abad NABIko zuzendari kudeatzailea eta Xabier Alcuaz Tafallako alkatea, ekitaldian parte hartu duten beste pertsona batzuekin  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, eta Tafallako Udalak, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriaren aurkako jarduera koordinatzeko tokiko protokoloa sinatu dute, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak eta haien seme-alabak modu integralean artatzeko, kasu horien aurrean esku-hartze koordinatua, espezializatua, integrala eta kalitatezkoa bermatuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).