Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Caparrosoko Udalak lankidetza-protokolo bat sinatu dute NA-128 errepidearen elkargunea eraberritzeko
2024ko apirilaren 23a
Nafarroako Gobernuak eta Caparrosoko Udalak lankidetza-protokolo bat sinatu dute NA-128 errepidearen elkargunea eraberritzeko
Jarduera 300.000 euroko inbertsioa izango da, eta horietatik %60 Gobernuak hartuko du bere gain eta % 40 Udalak, hala, inguruko bide-segurtasuna hobetuko da
Chivite kontseilaria eta Caparrosoko alkatea, bileraren une batean.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, eta Caparrosoko Udalak lankidetza-protokolo bat sinatu dute NA-128 errepidearen eta Caparrosoko Erronda kalearen arteko elkargunea eraberritzeko. Jarduera horretarako Foru Gobernuak inbertsio osoaren %60 jarriko du, eta Udalak gainerako %40a. Horri esker, inguruko bide-segurtasuna hobetuko da, eta, aldi berean, udalerriko kirol-instalazioekin lotuko da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).