2023ko urtarrilaren 30a

Nafarroako Gobernuak eta Artziko Udalak hitzarmena zinpetu dute herriko udal plana idazteko

Lanak 165.000 euroko aurrekontua izango du eta Foru Exekutiboak %80 finantzatuko du
José María Aierdi lehendakariordea, Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko 
zuzendari nagusiarekin, eta Carlos Oroz, Artziko alkatearekin.
José María Aierdi lehendakariordea, Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiarekin, eta Carlos Oroz, Artziko alkatearekin.   Deskargatu irudia Irudi galeria

José María Aierdi bigarren lehehendakariordeak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak, eta Carlos Oroz, Artziko alkateak, hitzarmena sinatu dute Artziko Udal Plan Orokorraren (UPO) idazketarako bi administrazioen arteko elkarlana zehazteko. Lanak 165.000 euroko aurrekontua izango du, kopuru horren %80 Nafarroako Gobernuak finantzatuko du. 

Udal Plan Orokorrak, herritarren parte hartze prozesu zabalarekin egingo da, garapen jasangarria izango du hizpide eraikinen birgaitzea, mugikortasunaren eta irisgarritasunaren hobetzea zein paisaia mantentzeko neurriak hartuz, pertsona guztien autonomia bermatzeko bestelako aldaketekin batera. 

Zehazki, udalak gune isolatuetan bizi diren herriak berreskuratzea sustatuko du, despopulazioari aurre egiteko, eta, horretarako, inguruko Erro, Auritz, Longida eta Agoitz udalerriekiko harremana bultzatuko du. Gainera, klima-aldaketara eta hirigintzara egokitzeko neurriak sartuko dira, eta hiriguneetan jarduera ekonomiko txikiak instalatzea erraztuko da.

Ondare kulturalari dagokionez, udalerriko planaren azpian Artziko Santa Maria Interes Kulturaleko Ondasunaren, Lusarretako horreoaren, Urizko dorrearen eta Artziko aztarnategi arkeologikoaren babesa nabarmentzen da. Natura-ondareari dagokionez, Erro, Urrobi eta Irati ibaien ibai-sistemaren babesa emango da; baita, Labia, Osa, Artxuga eta Zrikieta mendilerroak, Urrobi ibaiko haitzarteko haritz-hariztiak eta Aztaibeko zohikaztegia (Azparren) ere.