2023ko maiatzaren 3a

Nafarroako Gobernua suak sor ditzaketen jarduerak arautzeko plan bat prestatzen ari da, suteen arriskua murrizteko

Gobernu Akordio bidez onetsiko da, eta iazko abuztuko suteen aurkako Errege Lege Dekretuaren salbuespenak ere jasoko ditu. Dekretu horrek de facto debekatzen du txinpartak eragin ditzaketen makinak eta ekipamenduak erabiltzea, bai eta espazio irekietan sua piztea ere.  
Suak sor ditzaketen jarduerak arautzeko plan bat prestatzen ari da Gobernua Irudi galeria

Nafarroako Gobernua lanean ari da laster baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko plan bat onesteko. Plan horrek, aldi berean, suak sor ditzaketen jardueren erabilera arautuko du, eta gaur egun indarrean dauden estatu mailako debekuen salbuespenak jasoko ditu.

Gogoan izan behar da iazko abuztuaren 3an jarri zela indarrean Baso suteen aurkako presazko neurrien 15 / 2022 Lege-Dekretua zeinek, besteak beste, maila goreneko edo muturreko suterako adierazle baten aurrean, deflagrazioa, txinpartak hala nola deskarga elektrikoak eragiten dituen lursail ez urbanoan makineria eta ekipoen erabilera de facto debekatzen duen.

Eta adierazle hau, Nafarroan iazko udan ezarritako meteoalerten kasuan ez bezala, ez da soilik oinarritzen tenperaturetan, baita haizea edota ingurunearen lehortasuna bezalako beste baldintzatzaile batzuetan ere eta, ondorioz, urteko egun askotan hala nola ia udako sasoi osoan gertatzen da (adibide bat jartzearren, iazko ekainean eta uztailean Nafarroan hainbat udalerri 53 egunez maila goreneko edota muturreko sute arriskuaren eraginpean suertatu ziren, meteoalerta gorriaren 4 egunen aurrean).

Beraz, nekazaritza eta basogintza lanetan hala nola obretan -publikoetan eta pribatuetan- hala nola  bestelako jardueretan erabilitako makineriaren erabilerarako Errege Dekretu honek berekin dakartzan inplikazio praktikoak eta murrizketak kontuan hartuta, Errege-Lege Dekretuak xedatzen du komunitateak izango direla murrizketekiko salbuespenak onartu ahal izango dituztenak.

Beraz, Nafarroako Gobernuak, baso-suteak aurreikusi eta murrizteko neurriak jarduera sozio-ekonomikoaren iraunkortasunarekin bateratzeko helburuarekin, Gobernu Akordio baten bidez, Lege-Errege Dekretuak markatutako murrizketekiko salbuespen multzo bat finkatuko du, meteoalertak oinarritzat hartuz, makineriaren erabilera arautzeko irizpide bezala. Proiektu honen edukia Gobernu Bilkuraren osteko prentsaurrekoan azaldu du Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek.

Ezaugarriak

Nekazaritza-lanen harira, nekazaritza-organizazioekin lanean aritu dira iazko baimenak eguneratzen eta xehetasun gehiagorekin adostu dira. Iaz bezalaxe, uzta biltzeko nahiz paketatzeko lanak debekatu egingo dira meteoalerta gorriarekin (40 gradu Pirinioetan eta 42 Nafarroako gainerako lekuetan) lehorreko sailetan nahiz ureztatuetan; baimendu egingo dira lehorreko sailetan nahiz ureztatuetan meteoalerta laranjarekin eta horiarekin prebentzio ordutegi eta neurriak kontuan hartuta, erabilitako makineriaren arabera. Eta nobedade bezala, lau eremu klimatikoetatik, erdiko eremua hiru azpi-eremutan banatu da, horietako bakoitzean baimenak irizpide hobearekin finkatze aldera.

Baso-lanei dagokienez, sektorearekin eguneratze bat landu da irazko suaren erabileraren foru aginduarekiko eta neurriak zehaztasun gehiagorekin finkatu dira. Makineria astuna erabiliz eginiko baso-lan hauek meteoalerta gorriarekin guztiz debekatuta egongo omen dira eta meteolaerta horiarekin edo laranjarekin baldintzak jarriko dira.

Obra zibila, hala nola eraikin publiko nahiz pribatuen birgaikuntza eta eraikuntza lanak, baso-lurrarekiko 400 metro baino gutxiagora, meteoalerta gorriarekin, debekatu egingo da bere funtzionamenduarekin deflagrazioa, txinpartak edo deskarga elektrikoak (kasu, motozerra, soplete, sasi-garbitzeko makina, soldadura gailuak edo erradialak) eragiten duten makineria era ekipoen erabilera, eta gainerako makineria hala nola ekipoetarako, sustatzaileak sute-hasiera ororekin amaitzeko beharrezko neurriak nahiz baliabideak jarri beharko ditu. Nabarmentzekoa da Herri Lanen Zuzendaritza Nagusitik ikuskatzen diren lan guztiak jada egokitzen direla lehorte bereziko edo meteorologia alerta epeekin, Kontserbazio Integraleko kontratei eta Lanen Esleipendunei ohartaraziz alerta uneetan zehar mota horretako lanik ez burutzeko agindua.

Suaren olgeta-erabilerari dagokionez, barbakoak, erromeriak edo kanpaldiak bezalako kasuetan, Errege Dekretuak bere erabilera debekatzen du, betiere maila goreneko edota muturreko sute arrisku bat dagoenean, urte-sasoia alde batera utzita. Arrisku maila urria denean, uda-garaian, hau da, ekainaren 1etik irailaren 30era, foru araudia aplikatuko da, Nafarroako hegoaldean, kanpin kategoriako ostalaritza establezimenduetatik kanpo, sua erabiltzea debekatzen da olgeta helburuetarako eremu irekietan, horretarako gaitutako lekuak barne hartuz, esaterako barbakoak edo bestelako kanpoko instalazio mota oro eta komunikazio-bideetako atseden-eremuak. Debeku honen baitan hartzen da beroa edota sua eragin dezakeen tresneria mota oro, adibidez, kanpin-gasa, etab. Kanpin kategoriako ostalaritza establezimenduetan, sua olgeta-helburuekin erabili ahal izango da, betiere eremu gaitu bat eta itzaltze-ekipoak (ura, ur bidezko su-itzalgailuak, etab.) erabilgarri jartzen badira.

Nafarroako iparraldean suaren erabilera baimenduta dago olgeta erabilerako izaten diren eremu irekietan, horretarako prestatutako lekuetan esklusiboki, esaterako barbakoak edo kanpoko bestelako instalaziotan eta komunikazio-bideetako atseden-eremuetan.

Erromerien kasuan, salbuespenez sua erabili ahal izango da (ez ordea zuzenean lurzoru gainean, debeku hori urte osorako da) uda garaian, adierazpen arduratsu bat aurkeztuz Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Baso Zerbitzuari, gutxienez ospakizun horrekiko hilabete lehenago, burutuko diren ekintzak nahiz aurreikusitako baso-suteen arrisku prebentziorako neurriak jakinaraztea zainduz.

Nabarmentzekoa da kanpalekuetarako edo turismo jardueretarako erabilitako ibilgailuek foru araudiaren baimenarekin kontatzen jarraitzen dutela.

Gobernuaren Akordioak zeinen arabera salbuespen hauek baimenduko diren, aldatzeko aukera emate aldera, mekanismo bat ekarriko du bere baitan bat-bateko egoerek edota zirkunstantziek hala gomendatzen duten kasuetan.

Suaren erabilerari buruzko Foru Agindua

Abuztuaren 1eko 15/2022 Errege Dekretuarekiko prebentzio eta iraungitze plana eta salbuespenak arautuko dituen Gobernu Akordioarekin batera, Nafarroako Gobernuak halaber suaren erabilerarako Foru Agindua aldatu egingo du, Estatuan indarrean dagoen araudi berriarekin egokitze aldera. Bihartik aurrera Gobernu Irekian bere partaidetza publikorako argitaratuko den foru agindu hau, ekainaren 1ean jarriko da indarrean.

Era berean, Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez, erabaki du maiatzera hedatzea neguko baso-suteen kanpaina, zeinen amaiera, hasiera batean, joan den apirilaren 30erako aurreikusita zegoen, eta maiatza osora zabaltzea, udako kanpaina aktibatu arte. Neguko eta udako baso-suteak iraungitzeko errefortzu kanpaina bi hauek uztartze aldera, maiatza osoan zehar 24 profesional (12 gidari eta suhiltzaileen 12 peoi laguntzaile) kontratatzea erabaki da.

Horrez gain, udako kanpaina 3 egun aurreratzea eta bere iraungitze-efektiboak hedatzea aurreikusi da, ohiko eran kontuan hartzen diren 150ak sendotuz.