Descárgate la app
Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa diruz lagunduko du Nafarroako Gobernuak
2023ko maiatzaren 2a
Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa diruz lagunduko du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, enpresek, norberaren konturako langileek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzea finantzatuko du. Horretarako, 1.643.000 euroko laguntzen deialdia onartu du, eta 500.000 euro gehiagora zabaldu ahal izango da.
Diru-laguntza hauek, kontratu mugagabeetarako hala nola aldi batekoa edota iraupen jakin batekoa mugagabe bihurtzen den kasuetarako (kontratuak izenpetzeko gutxienez jardunaldiaren % 50a behar da); eta txandaketa prestakuntzako kontratuetarako (hauen baitan, enpresan aplikatzen den, edo hori ezean, legezko lanaldi maximoan aurreikusita dagoen % 50eko lanaldi eraginkorraren epe minimoa finkatu beharko da).
Lehenengo taldeari dagozkio 55 urtetik gorako pertsonak; gazte bermearen sisteman inskribatutako 30 urteko pertsona gazteak; iraupen luzeko pertsona langabetuak (eta egoera horretan Nafarroako Osasun Zerbitzua- Nafar Lansare (SNE-NL) esparruan gutxienez 360 egunez enplegu eskatzaile bezala mantendu izan direnak, dagokien kontratazio-datarekiko aurreko 540 egunetan); Errenta Bermatuaren jasotzaileak; STEM okupaziotan kontratatutako emakumeak hala nola genero indarkeriaren biktimak.
Horiek guztiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: langabetuak izatea, enplegu eskatzaile bezala izena emanda egotea, kontratuaren hasiera-dataren arabera, dagokion enplegu autonomikoaren zerbitzu publikoan, aldi baterako kontratua eraldatzeko edota iraupen jakin batekoa mugagabean bihurtzeko kasuan izan ezik.
Kontratu bakoitzeko 4.000 eta 7.800 euro arteko laguntza
Laguntzak, lanaldi osoarekin txandakatzeko prestakuntza kontratuetarako 4.000 euroak eta STEM okupazioak dituzten emakumeekin edota genero indarkeriaren biktimekin izenpetutako kontratuetarako 7.800 euro arteko kopurutan dabiltza. 55 urtetik gorako pertsonekin edo 30 urtetik beherako gazteekin izenpetutako kontratuetan, zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da eta, emakumezkoa denean, 7.000 eurokoa.
Zenbateko guztiek lanaldi osorako kontratu mugagabeei dagozkie.
Eskariak, esklusiboki, Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan aurkeztu beharko dira, kontratu-harremanaren hasiera-datarekiko hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.