2023ko abenduaren 8a

Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren 75. urteurrenaren ospakizunarekin

Ollo lehendakariordeak online parte hartuko du Nazio Batuen efemeridearen ospakizunean, eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak Foru Komunitatean jarduera-programa bat antolatuko du ospakizunari inguruz 
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak bat egin du aurten ere Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, aurten adierazpena sinatu zeneko 75. Urteurrena da gainera. Hori dela eta, Ana Ollo bigarren lehendakariordeak telematikoki parte hartuko du Genevan, Nazio Batuen egoitzan, abenduaren 11n eta 12an egingo den goi mailako ekitaldi batean. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, berriz, sentsibilizazio-jarduera batzuk antolatuko ditu hil honetan Foru Komunitatean, hala nola ohiko " Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak ", bideo baten zabalkundea eta Eskubideen Adierazpena artikuluen irakurketa publikoa eskola-eremuan. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).