2024ko abenduaren 18a

Nafarroako Gobernuak Elurteengatiko Larrialdi Planean jasotako prebentzio-neurrien egoera aztertu du

Plana aktibatu egiten da AEMETek 500 metrotik beherako elur-kota eta 10 zentimetroko lodiera aurreikusten dituenean edo elurragatiko alerta gorria aktibatzen duenean
Foru Komunitateko Elurteengatiko Larrialdi Planeko prebentzio-neurrien 
egoera eguneratzeko urteroko bilerara bertaratu zirenak.
Foru Komunitateko Elurteengatiko Larrialdi Planeko prebentzio-neurrien egoera eguneratzeko urteroko bilerara bertaratu zirenak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak urteroko aurretiko bilera deitu du asteazken honetan, Foru Komunitatean Elurteengatiko Larrialdi Planean jasotako prebentzio-neurrien egoera eguneratzeko. Bertan, Nafarroan elurra egotearekin lotutako larrialdi-egoeren kudeaketan esku hartzen duten zerbitzu publikoek parte hartu dute. Plan hau aktibatzen da AEMETen aurreikuspenaren arabera 500 metrotik beherako elur-kota eta 10 zentimetroko lodiera dagoenean, edo elurragatiko alerta gorria aktibatzen denean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).