2024ko maiatzaren 15a

Nafarroako Gobernuak Parlamentura bidali du LORAFNA erreformatzeko Estatuarekin izandako akordioa, osoko bilkuran eztabaidatzeko

Foru Ganberak proposamena onartu ondoren, Diputatuen Kongresuari eta Senatuari helaraziko zaie
Foruen monumentua, Iruñeko Sarasate pasealekuan.
Foruen monumentua, Iruñeko Sarasate pasealekuan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa aldatzeko proposamena Nafarroako Parlamentura igortzea erabaki du. Foru Komunitateko Administrazioaren eta Estatuaren arteko negoziazio batzordeak erabaki zuen erreforma hori, eta joan den astean Nafarroako Kontseiluaren aldeko irizpena jaso zuen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).