2025ko azaroaren 6a

Nafarroako Gobernuak indartu egin du kudeaketa energetikoaren digitalizazioaren aldeko apustua, Informazio Energetikoaren Sisteman modulu berriak ezarriz

Plataforma horrek emango dituen datuak Nafarroako Energiaren Tokiko Behatoki berriaren datuekin osatuko dira, zeinak 272 udalen kontabilitate energetikoa integratuko baitu
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren bidez, Inergy enpresari esleitu dio eraikin guztietako informazio energetikoaren plataformaren bertsio aurreratua garatzea eta ezartzea, bai Foru Administrazioarena, bai Nafarroako enpresa publikoena eta udalena. Plataforma hori oso baliagarria da geroko erabakiak aztertzeko, planifikatzeko eta hartzeko, xehetasunez ezagutzen ahalko baita nola kontsumitzen eta ekoizten den Administrazioaren, haren enpresa publikoen eta Nafarroako toki entitateen energia.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).