2023ko abenduaren 14a

Nafarroako Gobernuak Elizako abusuen beste bederatzi biktima gehiago aitortu ditu

Adituen batzordeak jada biktima egoera onartu die guztira 15 pertsonei

24/2022 Foru Legearen eraginpean sortu zen Nafarroako Eliza Katolikoaren esparruan segurtasun fisikoa, kalte-ordaina eta sexu-askatasuna erasotzen duten biktimen aitortzan lanean aritzen den pertsona adituen batzordeak, biktima egoera onartu die bederatzi pertsona gehiagori, sei gizonezko eta hiru emakumezko, bere eskubideak eta askatasuna urratuak izan zirelako bere haurtzaroan.

Bederatzi hauek, aurtengo uztailean batzordeak biktima bezala ziurtatu zituen beste sei pertsonari eransten zaizkie, beraz, dagoeneko 15 dira guztira, hamar gizonezko eta bost emakumezko, aitortutako biktimak.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopezek nabarmendu egin du zeinen lan bikaina egiten ari den “testuinguru eroso bat sortze aldera zeinetan biktimek, hala nahi badute, salatu ahal duten eta prozesu honen oihartzunak, bestalde, egoera bera jasan izan duten pertsonen kasu gehiago azaleratzeko bidea eman du”.

Era berean, modu positiboan baloratu du joan den legegintzalditik Nafarroa betetzen ari den “zeregin garrantzitsua”, “Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu abusuen biktimak identifikatu eta aitortzeko orduan”; jarduketa-lerri hau “erritmo egokian doan aurrerantz batzorde hau eratu zenetik” 2022ko urrian.

Aitortza prozesua

Nafarroako Eliza Katolikoaren baitan edo eskutik eginiko jardueren harira gertatutako abusuen biktimak aitortzeko prozedura hau, lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuko Biktimen Arretarako Bulegoan pertsona kaltetuek eginiko biktima egoera onartzeko eskariaren bitartez abiatu zen.

Eskari hauek, ekintzen gaineko deskribapen zehatza ekarri behar dute eta erantsi ahal zaizkie, egokitzat jotzen diren bezainbat dokumentu edota txosten, batzordeak horiek dokumentatzeko eta ziurtatzeko egin ditzakeen jarduketa nahiz kudeaketei utzi gabe. Eskaria jasotzen denean, espedientea bideratzeko eskumeneko organoak, kasu honetan Biktimak Artatzeko Bulegoa, espedientea aitortzarako batzordera helarazten du. Eta batzordea izango da, proposatzen duena, motibatuta, eskarien izapideak bideratuko al diren edo ez, igortzen direnetik gehienez hilabete bateko epean. Onartzean, aitortzaren prozedurari ekiten zaio, kasu partikularra aztertu ostean, biktimaren egoera hori onartu eta ukatze aldera.

Pertsona kaltetuek batzordearekin modu ezberdinetan kontakta dezakete. Alde batetik, 848 423 376 eta 848 427 671 telefonoetan, comision.abusos.iglesia@navarra.es  posta elektronikoan edo Iruñako Justizia Jauregian dagoen bulegora joanez.

Justizia Errestauratiboa elizako abusuen biktimentzat

Biktimen aitortzarako eta ordainerako jardueraren baitan, nabarmentzekoa da Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren proiektu pilotu batek Nafarroa bihurtu duela Espainiako lehen eskualdea zeinetan justizia errestauratiboaren zerbitzua ematen zaien Eliza Katolikoaren baitan gertatutako sexu abusuen biktimak izan direnei. Oraingoz, biktima bana dituzten bi prozesu errestauratibo aitzindari amaitu dira, pertsona hauek euren beharrak parteka ditzaten, euren galderetarako erantzunak aurki ditzaten eta ahal den heinean, kaltearen ordainerako beharrezko ekintzak identifika ditzaten eremu seguru baten sorrera eginez.

Urtarriletik aurrera, esku-hartze mota hau prestazio bermatua izango da esparru honetan sexu abusuen biktima gisa aitortuak izaten diren eta eskatzen duten pertsona guztientzat.