2024ko martxoaren 18a

Nafarroako Gobernuak bi ‘Audaz’ sari jaso ditu gardentasun eta publizitate aktiboko jardunbide egokiengatik

Nazioarteko Gobernu Irekiaren Sare Akademikoak saria eman die ‘Viaje a Gobernus’ proiektuari eta Datu Irekien atariko edukien federatzaile berriari
Lehendakaritza, Gobernu Irekia eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanen 
Zuzendaritzako ordezkariek, Joseba Asiain buru dela, ‘Ausart’ sariak jaso 
dituzte Valladoliden.
Lehendakaritza, Gobernu Irekia eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanen Zuzendaritzako ordezkariek, Joseba Asiain buru dela, ‘Ausart’ sariak jaso dituzte Valladoliden.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak bi ‘Audaz’ sari jaso ditu ‘Viaje a Gobernus’ proiektuarengatik eta Datu Irekien atariko edukien federatzaile berriarengatik. Sari horiek lehen aldiz eman ditu Estatuan Nazioarteko Gobernu Irekiaren Sare Akademikoak (RAGA), gardentasun autonomikoaren jardunbide egokiak saritzeko asmoarekin. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).