2023ko martxoaren 1a

Nafarroako Gobernuak udal eta kontzejuei 8 milioi euro ematea proposatu du, iaz izandako energia-gastuaren igoerari aurre egin ahal izateko

Banaketa toki-erakunde bakoitzaren energia-kostuaren igoeraren eta horri aurre egiteko duen zerga-gaitasunaren arabera ezarriko da
El Gobierno de Navarra propone inyectar 8 millones de euros a ayuntamientos y concejos para que puedan hacer frente al incremento de gasto energético registrado el año pasado Irudi galeria

El Gobierno de Navarra propone inyectar 8 millones de euros a ayuntamientos y concejos para que puedan hacer frente al incremento de gasto energético registrado en 2022 debido a la subida de precios, consecuencia de la Guerra de Ucrania.

Nafarroako Gobernuak proposatu du 8 milioi euro ematea udalei eta kontzejuei 2022an izandako energia-gastuaren igoerari aurre egin ahal izateko, Ukrainako Gerraren ondorioz izandako prezioen igoeraren ondorioz.

Toki-erakundeak, gehienbat udal arloko heziketa, kirol, kultura eta hirugarren adineko instalazioen funtzionamendura nahiz argiztapenera eta gainerako zerbitzu publikoetara bideratu ohi diren energia elektrikoaren eta erregaien kontsumitzaile nabarmenak dira.

Xede horretarako, foru Exekutiboak gaur Toki Erregimeneko Foru Batzordean ekimen bat aurkeztu du zeinetan 8 milioi euroko ezohiko kreditu bat proposatzen den, 2022an Nafarroako toki-erakundeek jasandako gastu energetikoa konpentsatzeko eta denbora gutxi barru igorriko da Nafarroako Parlamentura bere deliberamendurako.

Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Ciriza prentsaurrekoan agertu da, Jesus Maria Rodriguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiarekin batera. Bernardo Cirizarrek nabarmendu du “8 milioiko funtsa honek 2022koa osatzeko balioko duela; hura 4,2 milioira iritsi zen, helburua izanik entitate onuradunek energiaren kostua zela-eta jasandako igoeraren ondoriozko zerga-gaitasun gutxitua berreskuratzea”.

Eta ezohiko funtsa hori, Toki Ogasunen Partaidetza Funtsari atxikitako diruzaintzaren soberakinaren kargura finantzatuko da, 2023an udal nahiz kontzejuen funtzionamendua eta zerbitzuak finantzatzeko 289 milioi euro banatuko dituen Funtsa honetarako ekarpen gehigarri bat, oraindainoko zifrarik altuena, suposatuz.

Gogoan izan behar da funtsa honen sorrera 2023 Nafarroako aurrekontu Orokorretarako Nafarroako Gobernua eta EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioa artean izenpetutako aurrekontu konpromisoen akordioan islatuta dagoela.

Onuradunak eta Banaketa

Ezohiko Funtsaren onuradunak izango dira 2022 ekitaldian zehar 2021 ekitaldiarekiko kostu energetikoen igoera bat jasan izan duten Nafarroako udalerriak eta kontzejuak.

Nabarmentzekoa da 8 milioien banaketa bi aldagairen arabera burutuko dela: kontsumo energetikoaren kostuen igoera eta gainkostu hori jasan izan duten toki-erakundeetako bakoitzaren zerga-gaitasuna.

Kostu energetikoen igoerari helduz, hau 2022 ekitaldian aurreko urtekoari dagokionez jasandako energia elektriko, gas, erregai eta karburatzaile kontsumoaren kostuak jasan duen igoeraren arabera kalkulatuko da. Zifra horri deskontatuko zaizkio udalerriak edo kontzejuak energiaren salmentarekin lortutako diru-sarrerak, ekoitzi edo merkaturatu direnean, baita hirugarrenei egotzi ahal zaizkien kontsumo energetikoetatik eratorritako bestelako diru-sarrerak ere. Halaber, 2022 ekitaldian, alegia Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko asmoz ezohiko Funtsatik jasotako zenbatekoa deskontatuko da, izan ere, hark 4,2 milioi euro banatu zituen Nafarroako toki erakundeen artean, helburu berdinarekin.

Zerga-gaitasunari dagokionez, argitu behar da zerga-gaitasun urriagoko toki erakunde haiek, proportzionalki jaso ahal izango dutela finantzaketa handiago bat funtsa honen bidez, gastu energetikoaren igoerari aurre egiteko.

Aldagai bi horien arabera, toki erakunde bakoitzak jaso lezakeen zenbateko maximoa, 2022. urterako kalkulatutako kostu energetikoaren igoera izango da. Ekimena onartu denean, toki-entitate bakoitzak, horretarako finkatutako epean, kostu garbi globalaren ziurtagiri akreditatzailea igorri beharko du.

4,2 milioiko Ukrainako Funtsa

Ezohiko kreditu hau, 2022an Ukrainako gerraren ondorioz jasandako gasaren nahiz argiaren prezioen igoera zela-eta udal eta kontzeju nafartarren finantzaketa beharrak asetzeko sortu zen 4,2 milioi euroko funtsari eransten zaio.

Gogoan izan behar da funtsa horrek, Toki Ogasunen Partaidetza Funtsarekin atxikitako diruzaintzako soberakinaren kargura finantzatu zenak, baldintzatu gabeko eta amaiera gabeko izaera zuela, eta banaketa proportzionalki egin zela, toki-erakunde bakoitzeko herritarren bolumena kontuan hartuta.

Horrela, ordainketak, 100 biztanletik beherako udalerriek jasotako 3.900 euroren (2.340 euro udalerri konposatuen kasuan) eta Iruñak jaso zituen 309.537 euroren artean ibili ziren. Tuterak, bestalde, 82.868 euro jaso zituen; Barañainek 44.034 euro; Eguesibarrek berriz, 39.469 euro. Kontzejuetan, ekarpenak 2.730 eta 9.750 euro artekoak izan ziren.