2023ko irailaren 19a

Nafarroako Gobernuak IRIS sariak aurkeztu ditu, digitalizazioaren arloan enpresek eta erakundeek egindako lana aitortzeko garaikurrak

Proposatutako bost kategorietako edozeinetan hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 20ra arte
Irudi galeria

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Trantsizio Digitaleko kontseilariak IRIS sarien lehen edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Deialdi hau Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloaren (IRIS) bidez egiten da, eta helburua da Nafarroako digitalizazioaren arloko ekimen eta proiektu onenak bereiztea. Sari honetarako bost kategoria ezarri dira, Nafarroako gizarteko sektore guztiak ordezkatu nahi dituztenak, IRIS Sariak aitortuz: Enpresa Digitalizatua, Lankidetza Proiektu Digitala, Merkataritza Digitalizatua, Erakunde Publiko Digitala eta Hirugarren Sektorearen Digitalizazioa.

(Albiste hau euskaratzen ari gara, hurrengo minutuetan izanen duzu osorik euskaraz. Bitartean gaztelaniazko bertsioa kontsulta dezakezu. Goiko nabigazio barra gorrian alda  dezakezu hizkuntza).