2022ko azaroaren 28a

Nafarroako Gobernuak sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian, Nafarroako enpresetan berdintasun neurriak ezartzea sustatzeko

2022an 104 berdintasun-plan berri inskribatu dira, 50 langile baino gehiagoko 83 enpresatan, legeak behartuta
Deskargatu irudia Irudi galeria

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, 2021-2024ko Nafarroako Enplegu Plana betez, publizitate kanpaina bat zabalduko du gaurtik aurrera irratian, prentsa digitalean eta sare sozialetan, Nafarroako enpresetan berdintasun planen onarpena kontzientziatzeko eta sustatzeko.

Gizarte agenteekin adostutako berdintasun neurriak hala nola negoziatutako berdintasun planak dira araudian aurreikusitako erreminta nagusiak zeinen xedea den lan-esparruan diskriminazioak prebenitu edo ezabatzea. Kanpainaren eskutik, kontzientziatu, bultzatu eta sustatu nahi da enpresek nahiz entitateek gizon-emakumeen berdintasunaren harira hartu duten konpromisoa, izan ere, obligazio normatibo bat betetzeaz haratago, enpresen eta bertan lanean dabiltzan eta bere aktibo nagusiak diren pertsonen, gizon- emakumeen mesederako abantaila ezberdinak dakartza.

Bere plantillan 50 pertsona langile edo gehiago dituzten pertsonek berdintasun plan bat eskura izateko obligazioa dute joan den martxoaren 7tik, gizon-emakumeen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoari eta urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuari jarraiki.

Araudiak berdintasun planak negoziatzeko hala nola Akordioen eta Berdintasun Planen Erregistroan (REGCON) erregistratzeko obligazioa arautzen du. 2022an, 104 plan berri inskribatu dira, 83 derrigortutako enpresenak (50 langiletik gora) eta 21 plan derrigortu gabeko enpresenak. 2021ean 95 inskribatu ziren eta 2020an, 28.

Nafarroako erregistroan inskribatuta dauden plan hauek, Nafarroako Gobernuaren Lan Zerbitzuaren mendeko lan-agintaritzaren esanetara, euren gizarte helbidea Nafarroan izateaz gain Nafarroako lantegiekin soilik kontatzen duten enpresei dagozkie. Maila nazionalean jarduten diren enpresa nafartarrek, alegia Foru Komunitatean hala nola honetatik kanpo lantegiak izaten dutenek, euren planak erregistro berdinean inskribatzen dituzte, estatuko erregistro bat denez, baina Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren mendean dagoen Lan Zuzendaritzaren laneko agintaritzaren eraginpean. Araudiak bidea ematen du, halaber, enpresetako taldeek multzo hori eratzen duten enpresa guztietarako edo batzuetarako berdintasun plan bakarra elaboratu dezaten.

Berdintasun planak eskura zituzten enpresek 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuekin egokitu behar zituzten 2022ko urtarrilaren 14an amaitu zen epean, ondorioz, egokitu ez diren planekin kontatzen duten enpresek gaur egun ez lituzkete euren planak indarrean izango. Dekretu hauek, planaren eduki minimoa arautzeaz haratago, enpresaren diagnosi egoeraren garapena hala nola ordainsari-auditoretzarena arautzen dute.

Enpresen berdintasun neurriek nahiz planek bereziki nabarmentzen dituzte lan-munduan hala nola enpresetan txertatzeko aukera, lan-baldintzak, lanbide ibilbidea, ordainsariak, uztartze ko-arduratsua, gizon-emakumeen ordezkaritza orekatua edo laneko osasuna eta bereziki sexu jazarpen edo sexu arloak, zeinek aukera eta tratu berdintasunaren irizpidea eta genero ikuspegia ardatz nagusitzat dituzten. Genero ikuspegiaren arabera, emakume zein gizonen arteko ezberdintasunak nahiz ezaugarriak aintzat hartu behar dira enpresen baitan adosten diren politiken eta neurrien diseinua egiterakoan.

Neurri hauek guztiak sentsibilizazio eta komunikazio kanpainaren bidez inplementatuko dira, gizarte agenteekin hala nola NABIrekin adostu bezala, Gizarte Elkarrizketarako Kontseiluaren berdintasunerako batzorde espezializatua dela medio. Akordio honek agente ekonomiko eta sozialen konpromisoa jasotzen zuen kanpaina hori enpresa nafartarren artean banatzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin.

Laguntza publikoak

Nafarroako Gobernuak enpresei berdintasun planak elaboratzen laguntzeko erreminta ezberdinekin kontatzen du. Horietako bat, berdintasun eta uztartze proiektuak garatu ahal izateko laguntzen deialdian datza, zein Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzioa eta Lan Zuzendaritza Nagusitik kudeatuko den. Bestea, Nafarroako Berdintasunerako Institututik (INAI) kudeatutako lehenengo berdintasun planen eraketarako laguntza da. Era berean, Institutuak emakume zein gizonen artean berdintasuna finkatzeko aholku zerbitzu bat eskaintzen du enpresen eta erakundeen esparruan, informazioa hala nola dokumentazioa eskuragarri izanik igualdadnavarra.es webgunean.

Lehenengo laguntza-lerroak, 175.000 eurorekin hornituak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko enpresak diruz laguntzeko, genero berdintasunaren zein uztartzearen alorretako proiektuak garatzeko erabiliko dira. Lehenik eta behin, kopuru honetatik, 59.929 euro uztartzeko edo berdintasuna integratzeko arloan metodologiak ezarri, garatu eta aplikatu ahal izateko proiektuak finantzatzera bideratu dira, onuraduna Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea (AMEDNA) izanik. Bigarrenez, 59.280 euro eman dira berdintasun arloko jarduketen exekuzio proiektuetarako, 10 enpresetan eta irabazi asmorik gabeko 4 entitatetan,

Bestalde, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) urtero deialdi bat eskaintzen du, araudiari jarraiki prestatutako lehenengo berdintasun planen elaborazioa finantzatze aldera, plantillan 10 eta 49 pertsona artean dituzten enpresetarako. Laguntzak 3.000 eta 4.000 euro artekoak dira, enpresen tamaina kontuan hartuta. Nabarmentzekoen artean, prestakuntza, diagnosiaren elaborazioa edo neurrien diseinua daude.

Komunikazio kanpaina

Gaur-astelehena, abian jartzen den kanpaina hau irrati, prentsa digital eta sare sozialen bitartez barreiatuko da. Bestalde, informazio-kartelak eta liburuxkak diseinatu dira, eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren zein UGT eta CCOO sindikatuen lankidetza lagun, enpresetan banatuko dira modu presentzial eta digitalean. Nafarroako Ganberak halaber enpresen arteko hedapen esfortzu honekin bat egiten du.

Kanpaina honekin enpresek berdintasunarekin duten konpromisoa sendotu nahi da. Era berean, 50 langiletik gorako enpresetan berdintasun planekin eta enpresa orotarako edo, oro har, gizartearen mesedetarako onurekin kontatzeko derrigortasuna gogorarazten da, nolanahiko diskriminazio motarako berdintasun neurriak abian jartzekoa. Besteak beste, garrantzitsua da ordainsari-erregistroa, lan-munduratzeko aukera hala nola lan-ibilbidea, prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak, sexu jazarpenaren alorreko eta sexua dela-eta eginikoarekiko prebentzioa, edo pertsona langileen bizitza errazten duten lan-baldintzen sustapena kontuan hartzea.