2024ko otsailaren 28a

Nafarroako Gobernuak abian jarri du LORAFNA erreformatzeko prozesua, trafikoaren eskumena blindatzeko

Hiru lehendakariordeak eta Lehendakaritzako zuzendari nagusia izendatu ditu Gobernu zentralarekin negoziatuko duen batzordearen ordezkari gisa
Inicio del proceso para reformar la LORAFNA Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa (NFEBHLO) aldatzeko ekimena gauzatzeko erabakiak hartu ditu, eta hura negoziatzeaz arduratuko den batzordea osatuko duten pertsonak izendatu ditu, trafikoaren eskumena berme juridiko guztiekin lortzeko.

Gaur ospatutako gobernu bilkuran erabaki da ekimen hau betearaztea eta Nafarroako Maria Chivite Navascues Lehendakariaren esku utzi da, beharrezko ituna lortzeko negoziazioak hasteko eskatuz, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi erabaki horren berri emateko ardura. Azken batean, Estatuko Gorte Nagusiek onartu beharko dute, betiere Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren.

Gaur adostutako bigarren akordio batean, Estatuarekin negoziatzeko batzordea osatuko duten pertsonak izendatu dira, hau da, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Taberna; bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo; hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro; hala nola Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusi Joseba Asiain.

Erreforma-prozesua

​​​​​​​NFEBHLOren 71. artikuluan aurreikusiaren arabera, Gobernu zentralak bere ordezkariak izendatzen dituenean negoziatzeko, elkarrizketa-prozesu bat hasiko da erreformaren testua idazteko. Proposamena gobernu-bilkuran onartuko da eta Nafarroako Kontseiluaren irizpen loteslea lortu beharko du, Nafarroako organo aholku-emaile gorena baita. Jarraian, testua Nafarroako Parlamentura igorriko da, Osoko Bilkurak onar dezan. Adostua izan den erreforma Gobernu zentralera helaraziko da, Gorte Nagusietan izapidetzeko, eta jarraian Diputatuen Kongresutik eta Senatutik pasa beharko du.

1982an onartu zenetik, 2001ean eta 2010ean onartutako NFEBHLOren bi erreforma partzial egin dira. 2001ean aldatu egin zen, Nafarroako Lehendakaria hautatzeko prozesu automatikoa ezabatzeko, eta gainera, Parlamentua aldez aurretik desegiteko ahalmena eman zitzaion. 

Bigarren aldaketa, hau zabalagoa, Nafarroako Gobernuak eskatu zuen 2009an, 1982ko testua egungo errealitate juridiko-politikoarekin egokitze aldera. Aldaketa horrek hogei artikulu baino gehiago eragin zituen, gehitutako eta aldatutako artikuluak kontatuz, nahiz eta funtsezko erreforma legegintzaldiaren epea lau urtera luzatzea izan zen. Nafarroako Parlamentua aldez aurretik deseginez gero eta hauteskunde berriak deituz gero. Eta Ganbera desegitea ere jaso zuen, eratzen zenetik hiru hilabetera Nafarroako lehendakaria hautatu ez bada. Horrez gain, Europar Batasunak bere eskumenei edo interesei eragiten dieten erabakietan Nafarroak parte hartzeko modua antolatu zen. Adostu testuak lau xedapen iragankor indargabetu zituen, jada beteta zeuden aginduekin lotura zutenak. Aldaketa hori Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa aldatzeko urriaren 27ko 7/2010 Lege Organikoan aldarrikatu zen.