2024ko maiatzaren 29a

Nafarroako Gobernuak 6 eta 12 urte bitarteko adingabeentzako zentro berri bat jarriko du abian, haurren babesgabetasuna gero eta handiagoa baita

Zentro hau, gehienez ere 8 plazakoa, ahalmen bereko beste bat irekiko zaio, eta 40 plaza gehiago egongo dira autonomia-programetarako
Deskargatu irudia Irudi galeria

Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Sailak, Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bitartez, Behaketa eta Harrera Zentro berri bat (COA) jarriko du abian datozen egunetan, 6 eta 12 urte bitarteko adingabeentzako 8 plazarekin, babesgabetasun-egoeran dauden haurren detekzioak gora egin duelako.