Descárgate la app
Datozen egunetan arreta handiz ibiltzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak, baso-suteak pizteko arrisku handia dagoela-eta
2022ko urriaren 27a
Datozen egunetan arreta handiz ibiltzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak, baso-suteak pizteko arrisku handia dagoela-eta
Urteko sasoi honetan ohiz kanpoko tenperatura altuak ditugu, eta ostegunetik aurrera hegoaldeko haize iraunkorrak aurreikusi dira; beraz, suteak izateko arriskua muturrekoa edo oso handia da Nafarroan
Nafarroako Gobernuak herritarrei kontu handiarekin ibiltzeko eskatu die eta erantzukizunez jokatzeko basoetan datozen egunetan suteak izateko arriskua dagoela-eta. Arrisku-maila “oso handia” edo “muturrekoa” da ia lurralde osoan, gaurtik, ostegunetik aurrera; izan ere, urteko garai honetarako ezohiko tenperatura altuak ditugu, landaredia erabat lehor dago prezipitazio faltarengatik, %30 inguruko hezetasunekin, eta hegoaldeko haize iraunkorrak aurreikusi dira.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.