2026ko ekainaren 16a

Nafarroako Gobernuak simulakro baten parte hartuko du ekainaren 18an Añarbeko Presan

Larrialdi Planaren ezarpenaren amaierarekin batera, datorren ostegunean presa hausteko arriskua dela-eta abisatzeko sirenak aktibatuko dira
Añarbeko urtegiaren aireko bista, Goizuetan.
Añarbeko urtegiaren aireko bista, Goizuetan.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, datorren ostegunean, ekainak 18, Añarbeko Presan egingo den simulakro batean parte hartuko du. Era horretan, biztanleriari abisua emateko lau sirenak aktibatuko dira, Goizuetako Arranbide, Aranoko Benta Berri eta Hernaniko Ugaldetxo inguruan presa hausteko arriskua dagoela-eta. Simulakroa osteguneko 9:00etatik 13:00era bitartean egingo da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.