Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Nafarroako tokiko irrati digitalaren lehen 26 lizentziak emango ditu 2024ko lehen hiruhilekoan
2023ko abenduaren 13a
Nafarroako Gobernuak Nafarroako tokiko irrati digitalaren lehen 26 lizentziak emango ditu 2024ko lehen hiruhilekoan
Nafarroako Gobernuak irrati digitaleko (digital audio broadcasting edo DAB) lehen 26 lizentziak emango ditu Foru Komunitatean 2024ko lehen hiruhilekoan, tokiko DAB lehiaketaren Balorazio Mahaiak jasotako 45 proposamenen emaitza jakinarazi ondoren.
26 lizentzia horiek, honako udalerrietan banatuko dira: Iruña (8 lizentzia), Tutera (4), Lizarra (3), Altsasu (2), Baztan (2), Larraun (2), Lesaka (2), Tafalla (2) eta Zangoza (1). Ez zaio lizentziarik eman Izabako demarkaziorako aurkeztutako eskari bakarrari eta ez da enpresa edo elkarte bakar bat ere interesatu Orbaizetako demarkaziorako eskainitako lizentziengatik.
Merkataritza bokazioko eskatzaileen harira, lizentzia kopururik handiena Abian Media S.L. enpresak jasoko du, emateak egitekoak diren bederatzi demarkaziotan lizentziaren jabe izanik. Bere jarraian datoz, Euskal Irrati Zerbitzuak S.L., Naiz Irratia izendatuaren sustatzaile gipuzkoarra, 5 lizentziarekin (Iruña, Altsasu, Baztan, Larraun eta Lesaka); cadena SER, eskatu zituen 4 lizentziarekin (Iruña, Lizarra, Tafalla eta Tutera); Jesus Martin Moro kazetari asturiarra, Iruña, Lizarra eta Tuterarako lizentziekin; hala nola Iruñeko Komunikabideak S.A. merkataritza-enpresak, Euskalerria Irratiaren eta Eusko Media S.L.-ren sustatzailea, Onda Vasca-ren sustatzailea, hiriburu nafarrerako lizentzia bana eskuratuko dutenak.
Horrez gainera, lizentzia eskuratzeko proposatuak izan dira “Ática” eta “Dios los Cría” elkarteak, irrati komunitarioaren eta irrati musikalaren eskaintzarekin, hurrenez hurren. “Ática” Elkarteak Nafarroako hiribururako emanaldiak egingo ditu eta “Dios los Cría” ere Iruñan nahiz Tuteran gauza bera egiteko moduan izango da.
Abenduan zehar, lizentzien emate honetarako proposatutako enpresak nahiz elkarteak kontuan hartuko dira, euren administrazio-dokumentazioa osatu eta eguneratu dezaten, horrela 2024ko lehen hilabetetan, foru agindua tarteko izanik, lehiaketaren ebazpenari dagokion aurreikuspena bete dadin. Hortik aurrera, tokiko irrati digitalaren lizentzien tituludun berriek sei hilabeteko epe bat izango dute, justifikatzen bada luza litekeena, bere emanaldiak abian jartzeko, zein 2021etik eskuratutako turismo berrien flotatik, araudi europarraren arabera irrati digitala daramatelako, nahiz herritarrek eduki edota erosi lezaketen DAB-erako bateragarriak diren gailuetatik harrapatu ahal izango diren.
Abian da irrati digital autonomikoaren lehiaketa, Nafarroarako sei lizentziarekin
Bestalde, abendu honetan halaber irrati digitalaren bigarren lehiaketa berraktibatu da, autonomia esparrukoa, legegintzaldi aldaketaren ondoren erregistratutako izendapen berrien ondoren Balorazio Mahaiko kideen erlazioa eguneratua izan ondoren.
Berregituratu den Balorazio Mahaiak abendu honetan biltzea aurreikusten du, datorren urtarrilerako proposamen teknikoen irekitze ekitaldi publikoari bidea emateko, zeinen eskutik enpresa eta elkarte eskatzaileen erlazioa ezagutu ahal izango den. Kasu honetan, lehian arituko dira Nafarroa osorako emanaldietarako eskubidea dakarten sei lizentzia.