Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak aurrez aurreko arreta eskainiko du, hitzordurik gabe, Herritarren Arretarako eta Erregistrorako 30 bulegoetan
2023ko urriaren 13a
Nafarroako Gobernuak aurrez aurreko arreta eskainiko du, hitzordurik gabe, Herritarren Arretarako eta Erregistrorako 30 bulegoetan
Nafarroako Gobernuak, azaroaren 2tik aurrera, aurrez aurreko arreta eskainiko die herritarrei, hitzordurik gabe 08:00etatik 09:30etara, orain arte derrigorrezkoa zen, Herritarren Arretarako 30 bulegoetan eta Foru Gobernuak Nafarroa osoan banatuta dituen erregistro-bulegoetan; Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan hitzordurik gabeko ordutegia 08:30etatik 09:30etara izango da. Aldez aurretik ordua eskatu beharko da gainerako orduetan (14:30ak arte) bulego guztietan; hala ere, hutsunerik izanez gero, hitzordurik gabe bertaratzen direnei arreta emango zaie.
Hala jakinarazi du lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernak, Iruñeko Herritarren Arretarako Bulego berrira egin duen bisita batean, zeinetan nabarmendu duen “Nafarroako Gobernuak Gobernantza berri bat defendatzen duela zeinek herritarrak politiko publikoetako funtsezko aktore bihurtzea duen helburu; pertsonen arteko ‘zuzeneko’ solasaldia eta entzute aktiboa barne hartuz”. “Herritarrekin lanean aritu gara, pertsona guztiak nahiz haien beharrak kontuan hartzen dituen sistema berri bar ezartzeko asmotan”, azaldu du.
Joan den maiatzean eta ekainean 2.400 inkestatik gora egin ziren Herritarren Arretarako eta Erregistrorako bulego ezberdinetan, asmoa izanik herritarrek horietan jasoko duten arreta nolakoa izatea nahiago luketen (aurretiko hitzorduarekin, aurretiko hitzordurik gabe, sistema misto batekin, etab. Inkesta erantzun zuten pertsonen erdia baino pixka bat gehiago, % 56a, aurretiko hitzorduarekin jarraitzearen alde zegoen. Aitzitik, hiru pertsonatik batek, % 32a, hain zuzen aurretiko hitzordurik gabeko arreta jasotzearen alde agertu zen. Portzentaje bera erregistratu zen “Participa Navarra” ataria erabiliz, herritar orori egin zitzaion inkesta ireki batean.
Felix Tabernak, zeinekin batera izan diren bisitan Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusi Joseba Asiain, eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren zerbitzuko zuzendari Itziar Ayerdi, nabarmendu nahi izan du “eredu misto berri honek ahalbidetuko digula herritar guztien beharrekin egokitu ahal izatea; gure irisgarritasuna hobetzea, arrakala digitalak gehien kaltetu dituen kolektibo zaurgarrien autonomia bultzatzean gure irisgarritasuna erraztu ahal izatea, hala nola herritar ororentzat kontaktu inklusiboago bat lortzea. Laburbilduz, ematen dugun zerbitzu publikoa hobetzen jarraitzea”.
Neurri honek I. Gobernu Irekiaren Plana (2021-2023) du oinarri. Proiektuak herritarren arreta eta harremanerako eredu berri baten konpromisoa aurreikusten du, hurbiltasuna, irisgarritasuna, proaktibitatea eta eredu berriaren oinarrizko elementua zatekeen entzute aktiboa bezalako balioak barne hartuz. Nafarroako Gobernuak neurtu egingo du neurri berri honen inpaktua eta herritarrek bultzatzen duen haren itzulera.
2.300 arretatik gora Iruñako Bulego berrian
Iruñeko Herritarren Harretarako bulego berriak, Roncesvalles etorbidea, 11 helbidean kokatuak, 2023aren erdialdean zabaldu zituen bere ateak.
Beste zerbitzuen artean, herritarrei laguntza eskaintzen die internet bidezko tramiteak egiterakoan, horretarako ordenagailu publikoekin kontatuz. Halaber, Administrazio publikoekin zenbait tramite egiteko derrigorrezko identitate digitalaren (ziurtagiri digitala eta Cl@ve) kudeaketan erabiltzaileei laguntza ematen die.
Gainerako zerbitzuetarako, bulego berria erregistro entitate gisa aritzen da; Nafarroako Gobernuko tramite eta zerbitzuen gainean informatzen du; iradokizunak, kexak hala nola hobetu litezkeen esparruen berri jasotzea eta bideratzea du xede; eta Nafarroako Gobernuarekin tramiteren bat egiteko beharrezko dokumentu pribatu eta publikoen kopiak konpultsatzen ditu.
Maiatzaren 22tik abuztuaren 31ra arte, biak barne, guztira 2.375 arreta eskaini dira. Eta horietatik % 57a ziurtapen digitalari (ziurtagiri digitala eta Cl@ve), % 32a erregistroari, % 9a informazio eskaerei dagozkien tramite ezberdinak izan dira eta % 2a, herritarrei internet bidezko tramiteak egiterakoan laguntza eskaintzera bideratu da.
Aipatu aldian arreta jaso duten 2.180 pertsonetatik, % 54 emakumeak izan dira eta % 46 gizonezkoak. Geografia-eremuen arabera, pertsonen % 81 Iruñekoak dira eta % 19 bat Nafarroaren gainerako eremuetakoak.
Diseinuari dagokionez, nabarmentzekoa da bulego honetan zoruko zolaketaren kolorea gorria dela, herritarren sarbiderako alfonbra gorria bailitzan, Nafarroako Gobernuaren herritarren harretarako hurbiltasun eta zerbitzu filosofiaren lagin modura. Horrez gain, bulego berria % 100 eskuragarria da. UNE 170001-2 Arauaren araberako irisgarritasun unibertsalerako AENOR bidezko ziurtapen prozesua jarri du abian, Tuterako Herritarren Harretarako bulegoak jadanik eskuragarri duen zigiluarena alegia.
Herritarren Arretarako eta Erregistrorako 25 bulego eta Ogasunerako 5
Nafarroako Gobernuak Herritarren Arretarako bi bulegorekin kontatzen du bai Iruñean (Orreaga Etorbidea, 11) eta bai Tuteran (Foruen Plaza, 5 -6).
Gainera, denera 23 Erregistro bulego daude, Nafarroako geografiaren gune ezberdinetan barreiatuta.
Iruñean:
- Kultura (Navarreria kalea, 39)
- Lurralde Kohesioa (San Ignacio Etorb., 3)
- Hezkuntza (Santo Domingo Aldapa z/g)
- Etxebizitza (Alhondiga kalea 1, 1. solairua)
- Osasuna. SNS-Osasunbidea (Tutera kalea, 20)
- Eskubide Sozialak (Gonzalez Tablas kalea, 7)
- Landa Garapena eta Ingurumena (Gonzalez Tablas kalea, 9)
- NOPLOI Osasun Publika (Leyre kalea, 15)
- Kontsumoa eta Arbitrajea (Amaya kalea, 2 A etxabea)
- Landa Alokairua (Gonzalez Tablas kalea, 9)
- Nekazaritza Makineria (Gonzalez Tablas kalea, 9)
- Nafarroako Gazteriaren Institutua (Yanguas eta Miranda kalea, 27 etxabea)
- Nafarroako Unibertsitate Ospitalea (Irunlarrea kalea, 3, Pabiloi urdina)
- Justizia (Iratzeko Monasterioa kalea, 22)
- NOPLOI Lan Osasuna (Landaben Poligonoa, E eta F kalea)
Tuteran:
- Landa Garapena eta Ingurumena (Aranaz eta Vides kalea, 11)
- Sofia erregina Ospitalea (Tarazona Errep, z/g)
Lizarran:
- Landa Garapena eta Ingurumena (Sta. Barbara kalea, 2)
Tafallan:
- Landa Garapena eta Ingurumena (Nafarroa Behea Etorb., 14)
Landa Garapen eta Ingurumeneko lau bulego gehiago daude Elizondon (Santiago kalea, 55); Irurtzun (Trinitate kalea, 24); San Adrian (Santa Gemma kalea, 89) eta Zangoza (Irunberri Etorb., 13).
Bestalde, Foru Ogasuneko zergadunaren asistentziarako bost bulego daude Nafarroan: bat Iruñean (Eskirotz, 16), beste bat Tuteran (Nafarroako Foru Ogasuneko lurralde bulegoa VII Antso Indartsua Plaza, 8 helbidean), bat Lizarran (Koroatzearen Plaza, 2), beste bat Tafallan (Cuatropea kalea, 2) eta beste bat Donezteben (Mercaderes kalea, 6).
Herritarren Arretarako eta erregistrorako bulegoek Nafarroako Gobernuarekin egin ahal izango liratekeen zerbitzu eta tramiteen gaineko informazioa eskaintzen dute. Bestalde, horien hein handi batek dokumentu pribatuen kopiak ziurtatzen dituzte eta dokumentu publikoak konpultsatzen dituzte, soilik tramiteak Nafarroako Gobernuarekin egin behar direnean.
Bestalde, horietako gehienek pertsonen identitate digitala kudeatzen dute, Administrazio Publikoen tramiteak internet bidez egin ahal izan ditzaten. Azkenik, kexa eta iradokizun ezberdinak jaso eta bideratzen dituzte.