Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak konpentsazio ekonomiko bat negoziatuko du Estatuarekin Nafarroaren ekarpenean, araubide komuneko autonomia-erkidegoen zorra barkatzeko testuinguruan
2025ko irailaren 11a
Nafarroako Gobernuak konpentsazio ekonomiko bat negoziatuko du Estatuarekin Nafarroaren ekarpenean, araubide komuneko autonomia-erkidegoen zorra barkatzeko testuinguruan
María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak iragarri duenez, Nafarroako Gobernua laster bilduko da Ogasun Ministerioarekin, “araubide komuneko erkidegoei zorra barkatzearen ondorioz azkenean ateratzen den zenbatekoari dagokionez Estatuari egiten diogun ekarpenaren ordainketan konpentsazio ekonomiko bat negoziatzeko”.
Hala adierazi du Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkuran zehar, erregimen komuneko autonomia-erkidegoen zorra barkatzeari buruz Foru Gobernuak emango dituen pausoei buruzko galderari erantzunez. Lehendakariak gogorarazi duenez, Nafarroako Gobernuak “etengabeko elkarrizketa mantentzen du beharrezko akordioak lortzeko, erabaki horrek gure finantza-harremanetan eraginik izan ez dezan”.
Bere mintzaldian, María Chivitek María José Montero Ogasun ministroaren adierazpenak izan ditu hizpide, “proposamenen gainean lan egin ahal izango dela” azpimarratuz, eta ildo horretan, Lehendakariak adierazi duenez, “gure proposamena konpentsazio ekonomikoa izango da Estatuari egiten diogun ekarpenaren ordainketan”. Horrela azpimarratu du, “hau gure autogobernua ekintzekin defendatzea dela eta ez ahoberokeriarekin”.
Azkenik, proposamen hau iragarri zenetik Nafarroako Gobernua “argia eta irmoa” izan dela gogorarazi du, “ez bakarrik gure aldebiko harremanaren defentsan, baizik eta baita gure komunitateari inolako kalterik eragingo ez dion jarrera baten defentsan ere”. Gaineratu duenez, “lanean jarraituko dugu eta Espainiako Gobernuarekin adostuko dugu, baina, beti bezala, errespetu handia diogu negoziazioari”.