Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eguzki-teilatuen mapa interaktiboa egin du, autokontsumorako 1 Gw potentzia lortzeko
2023ko martxoaren 10a
Nafarroako Gobernuak eguzki-teilatuen mapa interaktiboa egin du, autokontsumorako 1 Gw potentzia lortzeko
Mikel Irujo Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak tresna berri bat aurkeztu du gaur goizean, herritarrek eta enpresek eguzki-plakak jartzeko teilatuak duen eguzki-ahalmena ezagutu dezaten. Aurkezpena Kirol Ikasketa, Ikerketa eta Medikuntza Zentroaren instalazioetan egin da, Larrabide estadioaren ondoan. Bertan, departamentuak instalazio fotovoltaiko bat egin du autokontsumorako, urtean %19,9 aurrezteko. Aurkezpenean Uxue Itoiz Industriako, Energiako eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak eta Xabier Velasco NASUVINSA-Lursareako Nafarroako Lurralde Behatokiko arduradunak ere parte hartu dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).