Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Administrazioan gerta daitezkeen arau-hausteei buruzko salaketa-kanal bat jarri du
2025ko apirilaren 16a
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Administrazioan gerta daitezkeen arau-hausteei buruzko salaketa-kanal bat jarri du
Arau hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako agindua betetzen du, eta, aldi berean, Europako zuzentarau baten transposizioa egiten du
El Gobierno foral habilita un canal de denuncias sobre posibles infracciones en la Administración
Irudi galeria
El Gobierno foral habilita un canal de denuncias sobre posibles infracciones en la Administración
Nafarroako Gobernuak kanal bat jarriko du maiatzean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren prozeduretan gerta daitezkeen arau-hausteak edo ez-egiteak salatzeko. Horren bidez, informazioa aurkeztu ahal izango da Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko lan- edo lanbide-testuinguru batean ezagutu diren balizko arau-hausteei buruz, dela egitez, dela ez-egitez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).