2024ko azaroaren 26a

Nafarroako Gobernuak 1,25 milioi eurorekin finantzatuko du Iruñeko lehen errugbi zelaiaren eraikuntza

Obren lehen fasea 2025ean egingo da, eta 1b kategoriako belar artifizialeko zelai bat eta alboko plataforma bat izango ditu, harmailak eta aldagela eramangarriak behin-behinean jartzeko
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuaren Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuak 1.25 milioi eurorekin finantzatuko du Berichitos inguruan kokatuko den Nafarroako hiriburuko lehen errugbi zelaia izango denaren eraikuntza. Proiektua Nafarroako Gobernuaren Azpiegituren Plan Zuzentzailearen barruan dago. Plan horrek 2,5 milioi euroko hasierako inbertsioa aurreikusten du obran, eta Nafarroako Gobernuak, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, %50eko ekarpena egingo du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)