2024ko abenduaren 24a

Nafarroako Gobernuak 2025. urterako ezarri ditu tokiko jaiak

Herri bakoitzak gehienez 2 egun ditu
Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Gobernuak 2025. urterako ezarri ditu tokiko jaiak, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ebazpen batean jasotzen denez. Ebazpen hori gaur, abenduak 24, asteartea, argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO).

Zehazki, herri bakoitzak 2 egun lanerako baliogabeak izango ditu gehienez ere, eta egun horiek ordaindu egingo dira eta ezin izango dira berreskuratu. Egun horiek uztailean ezarritako jaiegun orokorrei gehituko zaizkie.