Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gerraostean Erribera inguruan goseak izan zuen eragina jorratzen duen liburua argitaratu du
2023ko urriaren 9a
Nafarroako Gobernuak gerraostean Erribera inguruan goseak izan zuen eragina jorratzen duen liburua argitaratu du
Francisco Santos Escribano irakasle eta ikertzaileak aurkeztuko du astearte honetan, Tuteran, “El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)” argitalpena, Almirantearen Jauregian 18:00etan egingo den ekitaldian. Harekin batera izango dira Martin Zabalza, Memoria eta Bizikidetza zuzendari nagusia, eta Alicia Marin Barasoain, Valle del Ebro BHIko zuzendaria. Argitalpena NUPeko Historiako doktore eta Valle del Ebro BHIko eta Tuterako UNEDeko irakasle honek egin du. Argitalpenak bere proposamen didaktikoa du, Nafarroako Memoriaren Institutuak egina, eta horren zuzendaria den Jose Miguel Gaston ere aurkezpenean izan da. Gainera, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan ezarritako Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Memoriadun Eskolak programan kokatzen da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).