2026ko azaroaren 18a

Nafarroako Gobernuak bikoiztu egin ditu alokairu publikoen poltsara bideratutako etxebizitzen egokitzapena sustatzeko laguntzak

2027ko dirulaguntzen deialdira 400.000 euro bideratzeko baimena eman du, etxebizitzak Nasuvinsari lagatzeko pertsonei zuzenduta, ondoren alokairuan jar ditzan
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, beste laguntza-deialdi bat baimendu du, Nasuvinsa sozietate publikoari lagatzeko prest dauden pertsonen etxebizitzak hobetzeko edo haien barrualdea egokitzeko, alokairu publikoko poltsan sar daitezen. Dirulaguntza horiek banakako ebaluazio-erregimenean emango dira, eta 400.000 euro izango dira guztira, 2027ko gastu-aurrekontuaren kontura; hau da, bikoiztu egingo da aurten deialdi horretarako erabili den zenbatekoa (200.000 euro).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).