2025ko otsailaren 26a

Gaurko bileran onartutako beste gai batzuk

Adineko bikotea paseoan.
Adineko bikotea paseoan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak 50.000 euro jarriko ditu mendekotasuna prebenitzeko laguntza-produktuak erosteko laguntzetarako 

Nafarroako Gobernuak guztira 50.000 euro jarriko ditu 2025ean laguntza-produktua erosteko laguntzetarako, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen ohiko errutinak eta beharrak erraztearren. Zehazki, honako hauek erosteko diru-laguntza emango da: norberaren zaintzarako eta babeserako osagarriak, mugikortasuna eta joan-etorrietarako gaitasuna errazteko elementu lagungarriak eta ikusmena errazteko materialak, komunikatzeko eta informatzeko gaitasuna izaten jarrai dezaten. 
Oina:  

Tuterako 16.000 metro karratu desafektatzea onartu da, Erriberan Desgaitasuna duten Pertsonentzako Elkarteari lagatzeko 
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Tuterako Udalaren 16.519,06 metro karratuko herri-lurra desafektatzea onartu du, ondoren Nafarroako Erriberan Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteari (AMIMET) lagatzeko. Lursailak Tuterako 8. poligonoan aurkitzen dira, “Abeltegia” bezala ezagutzen den tokian, eta ‘Qampo de Capacidades. Cultivando Capacidades’ proiektua abian jartzeko erabiliko dira.