2023ko azaroaren 15a

Nafarroako Gobernuak 311.000 euro bideratuko ditu bularreko minbiziaren aurkako terapia hobetzeko big data ezartzen duen Europako ikerketa batera

Portrait proiektuak Nafarroako Unibertsitateko DATAI Institutuaren eta Europako beste sei bazkideren partaidetza du

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du 311.000 euroko dirulaguntza ematea datuen zientzia aplikatzen duen ikerketa europar bati, bularreko minbiziaren aurkako terapiak hobetzeko. Portrait proiektuak Nafarroako Unibertsitateko Datuen Zientziaren eta Adimen Artifizialaren Institutuaren (DATAI) parte-hartzea du, eta Europako beste sei bazkiderekin batera lan egiten du ikerketa hori aurrera eramateko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).